|2016/01/20
Arriadako balkoitik

San Sebastian egun honetako bi protagonista dira Aizpea Goenaga Etxepare Institutuko zuzendaria eta Jon Maia dantzaria. Kultur eremuko gonbidatu berezi gisa parte hartuko dute gaur gaueko arriadan, bandera jaitsieran. San Sebastian egunaz eta Kultur Hiriburutzaz hitz egin dugu biekin.

Loading player...
|2016/01/19
Fugaziren energia

Musika proposamenen tartean Fugazi taldea ekarri digu Axier Aizpuruak, danbor soinuak alde batera utzita. 80-90 hamarkadako underground giroan murgildu gara berarekin. Musika aldetik eta etikoki Fugazi taldeak izandako konpromisoa eta jarrera nabarmendu dizkigu Aizpuruak. Bertako musika taldeengan eta zigiluengan izandako eragina ere nabarmendu digu. "Suggestion", "Song #1", "Turkish" eta "Waiting room" kantuak entzun ditugu.

Loading player...
|2016/01/19
San Sebastian eguna Donostian, Azpeitian eta Tafallan

Donostiako hiriburuaz gainera beste hainbat lekutan ospatzen da San Sebastian eguna. Azpeitia eta Tafallara ere jo dugu. Eneko Etxeberria Azpeitiko alkatearekin eta Haizea Lizarbe Tafallako Jai batzordeko zinegotziarekin hitz egin dugu. Donostiari dagokionean berriz, atzerrian egonda ere urteroko hitzordua galtzen ez duen Mikel Ormazabalek trasmititu digu San Sebastian egunaren izpiritua.

Loading player...
|2016/01/18
Maskaradak zuberotarren odolean

Hala esan digu direla Maskaradak zuberotarrentzat Battitta Berrogain aurtengo errejentak, odolean daramatzatela. Astebeteko atzerapenarekin atzo abiatu ziren Zuberoko iñauteriak Sohütan. Apirilaren 17 arte igandez igande ariko dira Zuberoan barna. Tradizioari lotuta baina berritasunekin dator aurtengoa ere; artzainak xorrotxen ordez eta buhame guztiak emazteak dira.

Loading player...
|2016/01/18
Bilboko euskal kulturgintzaren ajeak eta aukerak

[TERTULIA] Oihana Bartrak egindako Nire amaren hiria dokumentala oinarri hartuta Bilboko euskal kulturgintzari begira jarri gara Anartz Bilbao eta Ibai Etxezarragarekin. Hain arrotza al da euskaldun izatea Bilbon? Zein bilakaera izan du euskal kulturgintzak bertan? Zein aje ditu eta zein aukera ematen ditu?

Loading player...
|2016/01/15
"17 urterekin Zarauzko liburutegian deskubritu nuen Bowie"

Yellow Submarine info7 irratiko musika saioko gidari Ines Garcia oso David Bowie zalea da. Hain zuzen, saio berezia prestatu dute berak eta Maria Ugartetxeak datorren ostegunerako. Inesek kontatu digu bere kabuz deskubritu zuela Bowie 17 urterekin Zarauzko liburutegian eta txundituta geratu zela bai musikalki eta baita estetika aldetik ere. "Starman" kantua hautatu du.

Loading player...
|2016/01/15
"Bowieren elegantziak eta estetikak inpaktatu gintuen"

Igor Elortzak David Bowie zuzenean ikusteko aukera izan zuen duela hogei urte Katalunian. Musikariaren elegantzia eta estetikaren zainketa nabarmendu dizkigu berak. Hertzainak bezalako euskal taldeen bitartez ezagutu zituela Bowie, Lou Reed eta beste hainbat aipatu digu. "Ziggy stardust" kantua aukeratu du Elortzak.

Loading player...
|2016/01/15
"Anartz oso Bowiea da"

David Bowieren Ziggy Stardust lanarekin Capsula taldeak eskainitako kontzertura batera joan ziren Fermin Etxegoien eta Anartz Bilbao. Batak zein besteak asko dute Bowieri buruz kontatzeko. Etxegoienek hunkidura handiz jaso du haren heriotza. Anartzek nola ezagutu zuen kontatu digu. "Aladdine sane" eta "Modern love" kantuak hautatu dizkigute.

Loading player...
|2016/01/13
"Beti bezala, ona"

Jendez inguratuta eman dio lehen tragoa aurtengo sagardo berriari Aritz Aranburu surflariak Hernaniko Zelaia sagardotegian. Aurrez, aurtengo sagardoaren ezaugarriak eman dituzte Astigarragako Sagardoetxean. Ilunagoa, gradu erdi bat gehiagokoa, txinpartatsua eta aroma garbikoa da, baina batez ere "ona, beti bezala" hala aurreratu digu Joxe Angel Goñi Sagardoaren Lurraldeko bozeramaleak.

Loading player...
|2016/01/12
Zer zen euskal kantagintza 1943an?

Euskal kantagintza atalean pre kantagintza berriaren garaira begira jarri gaitu Andoni Tolosak. Andre Dassary, Luis Mariano, Los Xey, Kontrapuntoak, Estitxu eta Daikiris eta Argoitia anai arrebak ekarri dizkigu. Entzun bakarrik ez, kantuak eta musikariak kokatu ere egin dizkigu testuinguruan Tolosak. Plazerra.

Loading player...
Orria 78/ 91