"Beti bezala, ona"

Jendez inguratuta eman dio lehen tragoa aurtengo sagardo berriari Aritz Aranburu surflariak Hernaniko Zelaia sagardotegian. Aurrez, aurtengo sagardoaren ezaugarriak eman dituzte Astigarragako Sagardoetxean. Ilunagoa, gradu erdi bat gehiagokoa, txinpartatsua eta aroma garbikoa da, baina batez ere "ona, beti bezala" hala aurreratu digu Joxe Angel Goñi Sagardoaren Lurraldeko bozeramaleak.

Audio_placeholder

"Beti bezala, ona"

Loading player...
Aritz Aranburu surflariak eman dio hasiera txotx denboraldiari. Jagoba Manterola / Argazki Press
Aritz Aranburu surflariak eman dio hasiera txotx denboraldiari. Jagoba Manterola / Argazki Press

Uzta oparoa izan da aurtengoa. Udaberri oso euritsuak, uda oso lehorrak eta udazken beroak uzta oparoa izatea eragin dute. 13 milioi litro sagardo ekoiztu dituzte aurten, %40a bertako sagarrarekin egina. Helburuen artean dute, hain zuzen, bertako sagar barietateen sustapena eta Jatorrizko Deitura lortzea. Hala azaldu digu Joxe Angel Goñik. Eta erronka: aste barruan jendea sagardotegira erakartzea. Donostia 2016 izendapenak horretan lagunduko duela uste dute.