Ondarroako 'zubi-harresian' desobedientzia eta elkartasuna batu ziren. Erdian, jendez babestuta, berriz, Urtza Alkorta ondarroarra. Bost egun zirraragarri horietan gertatu zena zuzenean kontatu genizuen Info7 Irratian eta, gaur, bost urte beranduago 'elkartasun harresi' hori eraiki zen leku berera itzuli gara Urtzarekin hitz egiteko eta orduko hartan gertaturikoak oroitzeko. «Egun horietan bizitutakoaren ondorioz, nik uste nuena baino bihotz gehiagotara iritsi nintzen. Ekarrizketa hau probestu nahiko nuke bihotz horiei guztiei benetako eskerrak helarazteko»

Loading player...

 

Info7 irratiko lan-taldea, agerraldian. (FOKU)

 

Ariketa polita izan da #AgurInfo7 tertuliak egitea, aspaldiko lagunak bildu ditugu berriz ere Info7 irratiaren mikrofono aintzinean. Irrati honetako langile ohi eta kolaboratzaileak gonbidatu ditugu. Eta hasi bezala, amaituko dugu, musika hartuko dugu ardatz. Inaxio Esnaola (Burdinola),  Esther Martinez (Life is just a moment) Ines Garcia eta Maria Ugartetxea (Yellow Submarines) Rafa Cabeza (Bailara Ezkutua), Eneko Alkorta (Reggae Fever) eta Iñaki Arrizabalaga (Revolutionary Grooves) elkartu ditugu. 

Inaxio Esnaola, Esther Martinez, Ines Garcia
Zergatik utziko diogu emititzeari?

INFO7 IRRATIA
Loading player...

Info7 Irratiak emititzeari utziko dio datorren abenduaren 15ean, baina ez du ahotsa behin betirako isilduko, tarte baterako baizik. Aztibegia elkarteko arduradunek azaldu dutenez, proiektu berri bat abian dago eta datorren urte hasieran emisioak martxan egotea espero dute. Eider Olazar Aztibegia elkarteko lehendakariarekin eta Iñaki Altuna elkarteko lehen lehendakari eta NAIZeko zuzendaria elkarrizketatu dituzte egitasmoaren xehetasunak emateko.

«Igo Bolumena» Fermin Muguruza eta Mikel Laboa
Loading player...
Jon Idigorasi elkarrizketa Josu Muguruza hil ondoren
Loading player...

Abenduaren 15ean isilduko da betiko Info7 Irratia. Hori dela eta #AgurInfo7 tertulia bereziak egiten ari dira eta iraganeko hainbat momentu gogoratu. Tertulia berezia izan da hau, EGIN Irratiko langileak gonbidatu eta hainbat perla gogoratu dituztelako. Hemen entzun dezakezue Maribi Ugarteburu, Fermin Muguruza, Xabi Navarro eta Itziar Arteagarekin izandako solasaldia.

Ertzaintza, herri harresiaren aurka. (ARGAZKI PRESS)

Perla ezberdinak berreskuratu ditugu #AgurInfo7 tertulian. Zirimola saio hau berreskuratu nahi izan dute Malen Aldalur eta Ane Urkolak. Gasteizko Herri Harresiari buruzkoa. Erresistentzia pasiboa erabiliz ehunka lagunek Igarki Robles, Ibon Esteban eta Aiala Zaldibar gazteak hiru orduz babestea lortu zuren Arabako hiriburuan.

Loading player...
Agin Laburu

Agin Laburuk gidatzen zuen arratsaldero «Bostetako Diligentzia» saioa. Umore saio bat ez bazen ere, umorea oso presente zegoen saio osoan. #AgurInfo7Perlak tartean edizio lan ederra egin du Larraitz Otazo teknikariak eta saioko  txiste onenak bildu ditu. Gure itxiera dela eta egiten ari garen tertulia berezietan jarri diogu muntaia berezia Agini, eta pentsa,  lotsagorritu dugu! 

Loading player...
Naxari Altuna

«Emakumezkoen futbolaren gaineko interesa arrazoitua dago taldeek kalitate handia dutelako» hala esan zuen Naxari Altunak Info7 irratian egiten zen "Kirol-Lehioa" saioan. Naxari Altuna EITBko kazetaria da eta aditu emakume zein gizon futbolean. Emakume kirolarirei buruz eta hedabideetan zein gizartean emakumeen kirolari ematen zaion lekuari buruz egin galdetu zion Mikel Ibargurenek.

Loading player...
Axi Muniain XXL  ikurriñarekin

Asier Munain izan zen "Uhaina Bikaiana" saioko beste gonbidatutetako bat. Olatu handietan aritzen den zarauztarrak ere baditu makina bat pasadizo eta horitako bat kontatu zuen Info7 irratiko saioan.  Muniain, baserritarrez jantzita eta ardi batekin joan zen Los Angelesera XXL olatu handien sariketara. Ez zuen sari handia eraman, baina denek ezagutu zuten Euskal Herriko surflaria. Horixe #AgurInfo7 ko tertulia berezian Haritz Larrañaga irratsaio gidariak aukeratutako perla. 

Loading player...
Juantxo Arakama Glaukoma

"Kilometroak" ikastolen aldeko festa ospatu zen Tolosan 2013an. Garai batean, Info7 irratiak saioa egiten zuen lurraldez lurralde egiten diren festa hauetan. Oihana Etxebarrietak gidatu zuen Tolosako saio berezi hura, eta Juantxo Arakama elkarrizketatu zuen, "Glaukoma" taldeak egin baitzuen Tolosako Kilometroak  festako  "Ahora" kantua. Arakamari egindako elkarrizketa aukeratu du Oihana Etxebarrietak #perla moduan.

Loading player...
Berri Txarrak Hitzen lihoa

Irratia egitea beti da ederra baina are gehiago elkarrizketatua parez-pare baldin badago.  'Hitzen Lihoa' saioko #perlak aukeratzerako orduan hori ere hartu du kontuan Doltza Barandiaranek '. Berri Txarrak taldea bere hirugarren diska aurkezten ari zen, eta 'Haria' ezagutzera emateko etorri ziren Urruñara. «Luxuzko gonbidatuak ditugu gaur, egunero ez ditugu horrelako gonbidatuak izaten» halaxe egin zion lehen agurra Doltza Barandiaranek Gorka Urbizu, Galder Izagirre eta David Gonzalez.

Loading player...
Itziarren Semeak

Hauxe Xabi Aizpuruak gidatu zuen  Anfora saiotik aukeratutako beste perla bat. 'Itziarren semeak' taldeko kideak hurbildu ziren estudiora, "Bizkaiko golfoak" bigarren diska kaleratu berri zuten. Baina, Aizpuruak sorpresa bat presatua zuen beraientzako: Patxoa eta Peio bikoteko Peio sartu zen zuzenean, telefonoz, hark esplikatu zien "Itziarren semea" abestea nola sortu zuten. 

 

Loading player...
Obabako testiguak literatur kluba

"Obabako testiguak",hala zuen izena Añorgan sortu zuten literatur klubak.  Eta hara, konturatu gabe, literatur plaza hura uhinetara zabaldu zen,  Info7 irratian hasi baitziren, astero,  "Obabako testiguak" izena zuen saioa egiten.  Kepa Matxain eta Eneko Serra ziren Obabako testiguak, eta 32 saio borobil egin zituzten,  beti ere literatura ardatz, umorerik ez zen falta. Hemen abentura honen lehen saioko hitzak.

 

Loading player...
Laranja mekanikoa

Anthony Burgess idazle ingelesak “A Clockwork Orange” nobela idatzi zuen 1962an, eta gerora itzelezko ospea izan zuen, Stanley Kubrick-en zine-moldaketari esker. Alabaina, Kubrick-en lanak aipatu gabe utzi zuen Burgess-en liburuan funtsezkoa den gai bat: gizakiok dugun erabakitzeko ahalmena. Harribitxi hori oinarri hartuta, 2014ko martxoaren 15 ean  Donostian egitekoa zen "Konpromiso eguna" hartu zuen hizpide Jon Olonok: izan ere, laranja organikoak dira, ez mekanikoak.

Loading player...
AZKEN ZEBRABIDEA

Zebrabidea saioan astero egiten ziren txantxak Arrosa sareko irratien artean. Nekane Zinkunegi saioko gidaiak ez zuen pentsatu ordea, bere azken egunean, bera izanen zela azken txantxaren biktima. 

Loading player...

Hurrengoa beste perla berezi bat. El Salvadorreko irrati komunitarioen sareko ordezkari Oscar Beltran elkarrizketatu zuenekoa. Karelean udako magazinean  El Salvador inguruko erreportaje bat egiten izan zuen "Radio Venceremos" irrati komunitarioaren berri.  Euskal Herrian 80. hamarkadan irrati libreen booma nabarmendu du «errepresio egoera batean sortzen da mekanismo bat hausnarketa propioak zabalatzeko, baina estetika ez hegemoniko batean» esan du irrati libreei buruz, eta gonbita luzatu du ere, irratiak duen funtzioaren inguruan hausnarketa egiteko. Gomendagarria oso Oscar Beltrani egindako elkarrizketa.

Loading player...

Info7 irratiko beste lankide batzuek ere gogoratu dute "Korrika" #AgurInfo7 tertulietan eta hala egin du Eneritz Urkolak ere. «Gogoratzen dut kaos bat zela» esan du barrez, garaian, info7 Irratiko bi kide izaten ziren jarraipena egiten baina ez zen beti erreza beraiekin konexioa lotzea.  Korrikaren harira Alicia Iribarreni egindako elkarrizketa gogoratu dugu. Iribarren Tuterako AEK-ko arduraduna zen eta berak eraman zuen lekukoa lehen kilometroan.  Zer sentitzen da Korrika 16ren lehen lekukoa hartu aurretik? horixe luzatu zion lehen galdera.

Loading player...

James Petras soziologo ospetsua elkarrizketatu zuen Oihan Larrañagak "Mundurama" saioan. Itzal handiko pentsalaria da Petras, Hego Amerikaren, inperialismoaren eta klase borrokaren inguruan asko idatzitakoa da. Fergusoneko gertakariak bolo-bolo zeuden, eta egoero larritu egin zen Michael Brown gaztea hil zuen polizia inputatuez zutenean. 

 

Loading player...

Zebrabidea saioko tertulietan ere parte hartu zuen Miren Azkaratek. «Tabu izan den gaia mahai gainera atera» horrela eman zion hasiera, garaian, Arrosa Sareko magazina gidatzen zuen Nekane Zinkunegik. Ainhoa Mariezkurrenak idatzitako artikulu honi tiraka tertulian aritu ziren hilekoari buruz eta jendartean eraiki diren uste eta estereotipoei buruz Miren Azkarate eta Sonia Gonzalez.

 

Loading player...

Euskal Herriko gehiengo sindikalak deitutako greba orokorretan apostu berezia egin du info7 irratiak. "Pikete-informatiboa" izena jarri genion jarraipen saio berezi horiei. Goizean goizetik, eskualdeka eta sektoreka egiten genuen errepasoa eta saio bereziari hiriburuetako manifestazioekin ematen genien bukaera.  #AgurInfo7 tertulia berezian Patxi Gaztelumendik 2013ako maiatzak 30eko greba orokorrean egin zuen konexioa gogora ekarri du. Bilbotik, traktore baten gainean. 

Loading player...

"Galtzetan Gordetzeko" saioko elkarrizketa berezia duzue hau. Hauxe izan da saioko gidari Miren Azkaratek aukeratutako perla. Argentinako “A casa-Etxera” elkarteko 2kiderekin izan ziren Susana Etxegoien eta Mirta Fabrerekin. Nazioarteko elkartasunaz eta beraien elkarteaz hitz egin zuten.

Loading player...

2013ko Euskal Herriko Bertsolari Txapelketako jarraipena egin genuen Info7 irratian. Saio guztiak eman genituen zuzenean, kanporaketetako lehen saiotik BECeraino. Gure jarraipena eta finalerako bi sarrera bikoitz zozketatuko genituela iragartzeko iragarki sorta ederra genuen. Hauxe BTN13ko iragarki-tramaren abiapuntua:  Bertsozale askori gertatu bezala Ion Telleria eta Maite Bidarte finalerako sarrerarik gabe geratu ziren, bazekiten erredakzioan bazirela sarrera batzuk gordeak, zer egin baina horiek lortzeko? Bai Telleriak bai Bidartek bai ala bai joan nahi zuten BECeko finalera, eta sarrera horiek lortzeko muturreraino iristeko prest zeuden...

Loading player...

Bertsolari txapelketak hasieratik finaleraino emititzen lehenak izan ginen Info7 irratian. Herriz herri jarraitzen genuen txapelketa, plazaz-plaza mugitzen genuen gure estudioa. Aitzol Barandiaran aritu zein G-Puntua jarraitzen gurean, Aitor Sarriegik irabazi zuen txapela. #AgurInfoPerlak tartean gogoratu du final horretan Aitzolek saioan entzuleari egindako agurra.

Loading player...

Mirari Martiarenak eta Idoia Torregaraik aurkezten zuten Aditu Duzu? UEUren eskutik, zientziari buruzko saioa  egiten zuten hilabetero, nazioarteko albiste bitxiak errepasatu, UEUazken berri eta ikastaroen berri eman eta gazte ikertzaile bat elkarrizketatzen zuten. Gai serioak bai, baina batzuetan ezin barreari eutsi. 

Loading player...

Euskarazko medikua eskatu eta hark euskara ulertu arren, “será mejor que me hables en erderas, no vaya a ser que no te entienda bien” esaten badizu nola erantzungo zenioke. Halako egoera deserosoei nola erantzun hausnartu dute gaurko saioko NOLA ENTZUN, HALA ERANTZUN atalean Nekane Zinkunegik eta EMUN kooperatibako Ainhoa Lasak. EGIN KONTU! tartean, berriz, Getxoko Egizu euskara elkarteko Lander Solozabalekin hitz egin dute, eta Getxon azaroaren 17an egingo den Bizilagunak egitasmoa zertan datzan azaldu die.

Loading player...

«Katuk Morun» zuen izena Jon Eskisabelek gurean egiten zuen saioak. Pop Rock estiloko musika zuen ardatz, asteazkenetan emititzen zen.  #AgurInfo7 tertulia berezian Info7ko hastapenen inguruan hitz egiteaz bai, bere saioak ere ekarri ditugu gogora, Serge Gainsbourgen oroimenez euskaraz kaleratutako diskoa ardatz izan zuen saio hau aukeratu du Jon Eskisabelek harribitxibezala,  hemen duzue entzungai. 

Loading player...

Aspaldiko laguna da etxe honetan Andoni Tolosa. Info7 irratia martxan jarri zuenean «Hegoaldeko Ostatua» musika saioa egiten hasi zen. Asteartetan emititzen zen eta 60 minutuko saio monografikoak ziren, beti ere musika eta kultur aniztasuna ardatz hartuta. #AgurInfo7 tertulia berezian, garai zaharrak gogoratzen jarri dugu Andoni Tolosa, eta jazartuak izan diren musikarien inguruko saioa hau aukeratu du.  

Loading player...

Urte luzetan aritu da gurean Aritz Usandizaga «Soundy System» saioarekin. Info7ren sorreratik izan zen gurekin, musika beltza zuen ardatz saioak. Garaian, zabalpen gutxi zuen musika ekartzen zuen gurera.Gaur gurekin izan da #AgurInfo7 tertulian «Info7 irratia oasi bat zen basamortuan». Hemen duzue entzungai berak aukeratutako saioa. 

Loading player...

BIDEO ONENAK
Loading player...
Loading player...
Loading player...
Loading player...
ELKARRIZKETA BEREZIAK
Dena egiteke zegoen...

INFO7 IRRATIA
Loading player...

Antolakuntzari dagokionean zerotik hasi ginen duela hamar urte info7 irratian. Gaurko egunez duela hamar urte Urruñan egindako saio bereziarekin abiatu zen proiektua. Saio hartan parte hartu zuten eta irratiaren hastapenetan aritu ziren kazetariak elkartu ditugu tertulian: Martin Garitano, Itziar Arteaga, Ainhoa Permach, Haritz Rodriguez eta Eider Olazar Elduaien.


Irratiaren 5. urteurrena Soto del Realeko patioan ospatu zutenekoa

INFO7 IRRATIA
Loading player...

Donostiako Mirenek, Barakaldoko Kepak, Gasteizko Iñigok eta Iruñeako Marijosek urte luze hauetan Info7 irratiarekin izan dituzten bizipenak kontatu dizkigute eta bide batez, azken ordukoren bat edo beste eman digute. Aupa zuek! Gure 10. urteurrenaren harira egindako elkarrizketa da hau.


Entzuleek egiten duzue Info7 Irratia. Miren, Kepa, Iñigo eta MariJoseren testigantzak. Aupa zuek!

INFO7 IRRATIA
Loading player...

Nahiz eta urte guztian zehar Info7 irratiko komunitatearekin 10. urtemuga ospatzeko asmoa izan, pastelaren kandelak itzaltzeko urte hauetan bidaide izan diren bi lagunekin izan gara: Gari Mujikarekin eta Ion Telleriarekin. Irratian hasi zirenekoak gogoratu ditugu, baita proiektuaren izanaz eta funtsaz. Biek dute amankomunean Info7 irratian zirenean atxilotu eta espetxeratu zituztela. Kontatu digute Telleria Sotoko espetxera eraman zutenean Mujikarekin elkartu zela han, eta urtemuga ospatu zutela patioan.

Doltza eta Aitzol anai arrebak
Xabi Aizpurua, Eneko Sierra, Kepa Matxain, Ion Olano
Musika saio berezituen aldeko apostua
Nekane Zinkunegi, Mirari Martiarena, Idoia Torregarai
Xabi Aizpurua, Eneko Sierra, Kepa Matxain, Ion Olano
Musika saio berezituen aldeko apostua
Nekane Zinkunegi, Mirari Martiarena, Idoia Torregarai



Nafarroako presidentearen bisita

Loading player...

Nafarroak badu oraindik zer borrokatu

Loading player...

Iruñeko alkatearen historia klase magistrala

Loading player...



Baskoniaz eta Araskiz bi entrenatzailerekin

Loading player...

Gorka Urtaran alkatearekin solasean

Loading player...

Gasteiz, ikastera joan eta bertan geratu

Loading player...