|2018/01/17 12:55
Gartxot eguna Itzaltzun asteburuan

Gartxot eguna egingo dute asteburuan Itzaltzun, Gartxot Ekimenak antolatuta. XI. mendeko koplaria eta haren semea izango dituzte ahotan bertaratzen direnek. Maite Aranburu ekimeneko kideak esan digunez, euskara eta auzolana bultzatzea ere badute helburu. Hasieran inguruko herrietako biztanleak joatzen ziren, baina orain Euskal Herriko txoko ezberdinetatik bertaratzen da jendea. Larunbatean egun osoko egitaraua prestatu dute, eta igandean nabarmentzekoa da Elkorretara, Gartxoten babeslekua eta herio lekua izan zen leizera bisita.

Loading player...
|2018/01/16 12:54
Jose Angel Irigarai: "Artzek iraunen du argitzen eta egikaritzen gure imaginario kolektibo garaikidea"

Joxan Artzeri buruz mintzatu gara Jose Angel Irigarai, poeta, idazle eta 'Ez Dok Amairu'ren kideetako batekin. 60ko hamarkada hasieran kanpotik itzuli zelarik, bertako sustraiak berraurkitu eta hitza, soinuak eta performanzeak abangoardia ziren espresio bideetan kokatu zituela esan digu. 'Ez Dok Amairu'k egin moduan, tradiziotik edan eta gaurko moldeetara ekartzen aritu zen Artze Irigarairen esanetan: "Bazekien nondik zetorren. Oso sustraitua eta oso kontenporaneoa zen".

Loading player...
|2018/01/12 12:49
"Zaborrontzia ideiez inoiz baino beteago utzi dugu diskoa grabatzerakoan"

Bi Bala taldearen 'Arazo Modernoak' izeneko lan berriaz galdegin diogu Aitzol Barandiaran abeslariari. Bonberenea Ekintzaken zigilupean kaleratu zuten pasaden azaroan hirugarren diskoa. Kontatu digu, soinu zehatz baten xerkan aritu direla eta kantu guztiek lotura dutela elkarrekin. Zaborrontzia inoiz baino beteago utzi dute gainera diskoa grabatzerako orduan, eta hori seinale ona ere bada.

Loading player...
|2018/01/10 13:38
Euskaldunon ilargi-egutegiaz Joseba Aurkenerena

Aitzin-aitzinetik gizatalde ezberdinek euren egutegiak egiteko zeruko astroak hartu zituzten erreferentzia gisa, eta beraien mugimenduan oinarriturik, beren denbora eta eguraldi neurketak atera zituzten. Batzuk eguzkiaren mugimenduaz baliatu ziren, besteak, berriz, ilargiarenaz. Azkenekoen artean gure arbaso zaharrak, garai bateko euskaldunak.

Loading player...
|2018/01/08 13:20
Jantzi beltzak nagusi Urrezko Globoetan

Bart egin dute Urrezko Globoen sari banaketa AEBetan. Maialen Goñik saridunen berri emateaz gain, eraso eta jazarpen matxistaren kontra abian den 'Time's Up' kanpainaz jardun du. Atzoko sari banaketan beltzez jantzi ziren gehientsuenak eraso matxisten kontra egiteko. Bestalde, larunbata bitarte Donostian martxan den 'Dock of the Bay' musika dokumentalen jaialdia aipatu digu Goñik.

Loading player...
|2017/12/29 10:46
"A8ko Jukutria" 5. kapitulua, azken kapitulua

Derrapatze hots handi bat entzuten da, eta segidan motor hots bizia. Bi auto abiada bizian doaz, A8tik atera eta mendian gora abiatu dira, abiada bizian. Joane bolantean doa, alboan du Mattin, eta aurreko autoari segika doaz, dei anonimoa egin dien txantajeatzaileak hura behar duelakoan.  

Abenduaren 17an, final handiaren eguna,  ez da egun txarra hiltzeko. Eskelan ondo geldituko da: Joane Azkaine eta Mattin Arizmendi, Durango parean hil ziren pinu baten kontra jota, 2017ko abenduaren 17an, Euskal Herriko Bertsolari Txapelketako final handiaren egunean.

Hau duzue #A8koJukutriaren azken kapitulua.

Loading player...
|2017/12/21 13:24
Atzo txistor txapelketa Ordizian, datorren astean eguberriko azoka berezia, feria honetara etortzeko aparteko arrazoiak.

Ordiziako azoka oinarri hartuta tokiko eta sasoiko produktuez aritu da Lierni Elortza. Azokan zebiltzanek diotenez, prestatutako jakietara jotzen da errez eta azokako barazki freskoek jai dute. Arkumeari dagokionez ere, momentu ezin egokiagoa da San Jose inguru hori bitarte eta ez dela garai batean bezain preziatua. Prezioa igo da 4,85/k. bizirik pisatuta. Gauza bertsua esan daiteke apaingarriei dagokionez. Inoiz ez bezala atzo ez baizen izei bakar bat ere ikusi.

Loading player...
|2017/12/20 14:27
Formatu txikiko 'Kafe Bar Bilbao' antzerki gidoien lehiaketa

Kafe Bar Bilbaok antolatuta eta Tartean teatroak lagunduta, 'Kafe Bar Bilbao' Teatro Laburreko Gidoien Saria egingo da beste urte batez. Hilaren 31 aurretik aurkez daitezke antzezlanen gidoia. Mikel Martinez aktoreak azaldu digunez, formato txikira egokitutako antzezlanak laguntzea dute xede. Euskarazko eta gaztelerazko antzezlanentzat egongo da sari bana.

Loading player...
|2017/12/20 14:17
Ur goiena, ur barrena. Urtezahar eguneko erritoa

Urte berriari ongi etorria emateko galduta dagoen erritu bat ekarri digu Joseba Aurkenerenak. Urtezaharreko gauerdian herriko iturrietatik ura hartu eta etxez-etxe banatzen zieten ur berria. Urteko lehen ura sendatzailea eta berritzailea zela uste zen. Urte berriko alde txarrak uxatzeko balio zuela ur berriak sinisten zuten. Egun Burundako Urdiainen eusten diote soilik ohiturari.

Loading player...
|2017/12/19 12:20
"Bertsoa eta burua oso gauza sorginak dira"

Barakaldoko finaleko nekeak edo ajeak zearo gainditzeke oraindik, finala nola bizi izan zuen azaldu digu Maialen Lujanbiok, Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusiaren irabazleak. Kontatu digu ez dela erraza izaten BEC-eko saioan komenigarriena den aldartean egotea. Hori, finean, ez dela txar-txarra ere azaldu digu, horri esker bertsolaritza "oso gauza sorgina" delako.

Loading player...
Orria 1/ 67