Euskalgintza eta feminismoa elkar hartuta

Agur Bira Euskaraldi betean abiatu genuen pasa den ostiralean, eta amaierak Bilbon harrapatu gaitu gaur, euskararen egunean. Bisita baliatu dugu Euskaraldian buru-belarri aritu diren bi pertsona esanguratsu elkarrizketatzeko: Lutxo Egia Euskaraldiaren lehen harrikada hura bota zuena, eta June Fernandez Bilboko Euskaraldiko hamaikako taldeko kidea. San Frantzisko auzoan elkartu da Jon Mikel Fernandez Elorz beraiekin. 

 

Loading player...
|2018/12/05 20:50
June_fernandez_eta_lutxo_egia
June Fernandez eta Lutxo Egia

Ahobizi izan dira biak, eta paper horretatik Euskaraldiaren balorazio positiboa egin dute. June Fernandezek aitortu du gazteleraren hegemonian bizi izan dela orain arte, nahiz eta euskaraz jakin gazteleraz hitz egiten duela gehiago, eta erosoago. Euskaraldiarekin ordea, eguneroko hizkuntza ohiturak aldatu, eta euskaraz bizitu da. Horrekin batera, euskaltzaleek bizi dituzten hizkuntza urraketak gorpuztu dituela aipatu du. Lutxo Egiak berriz, bereak baino besteen hizkuntza ohiturak aldarazi dituela uste du; kuadrillan “desorekatzailea” bera izan dela dio, eta esaterako, batek izena eman duela euskaltegian. Euskaraldiak sendotze ideologiko bat ekarriko duela uste du. Fernandezek ere gehitu du bere lanean euskara ikasteko asmoa agertu duela zenbait lankidek. Euskaraldiak eztabaida soziala piztu duela uste du, eta bere buruari gertatutakoa jarri du adibidetzat: “Bilbo Zaharrean lehen hitza euskaraz egitea erraza egin zait, Moyuako farmazia batean ez, ordea.” Eta gaineratu du, “gaztelanian erosoago gaudenon autoexijentzia ere sartzen da hor, euskara ez bada super dotorea lotsa ematen digu”. Egiak berriz, erantzun dio “ni Santanderrekoa naiz...!”

Biak bat datoz euskalgintzak eta feminismoak bat egiten dutela esatean. “Disidentzia batetik errazagoa da beste disidentzietarako kontzientzia hartzea” dio Fernandezek. Eta adibidetzat jarri du nola euskal hedabideek argiago egiten duten berdintasunaren aldeko apostua. Egiak uste du jende gazteak uztartuko dituela feminismoa eta euskalgintza, azken honi, pentsamenduaz gain, praktika falta zaiola gehitu du. June Fernandezek Bilgune Feministaren adibidea jarri du, nola eragile honek lortu duen euskara balioan jarri, eta Euskal Herriko Mugimendu Feministan euskara zabaltzea.

Amaitzeko, galdetu diegu zer eskatzen dioten irrati proiektu berriari. Lutxo Egiaren erantzuna “ kultura eta sortzaileak mimatzea, ahotsa ematea euskaraz jarduten duten sortzaileei”. June Fernandezek berriz, “etorkinak edukien ekoizle izatea eta ez albisteen protagonista soilik. Baita hedabide kritikoen saretzearekin jarraitzea ere; Pikara gertu egotea espero dugu!”.

 

 

ERLAZIONATUTAKO ALBISTEAK

 

 
Loading player...
Loading player...


Altsasuko gazteen kasuak zauri sakona eragin du euskal jendartean eta Info7 Irratian injustizia honen gertuko jarraipena egin dugu hastapenetik. Horren erakusle da guztia hasi eta hilabate eskasera Altsasun bertan egin genuen irratsaio-berezia, helburu nagusia zuen saioak. Momentuan hainbat hedabidek zabaltzen zuten Altsasuko irudi iluna ezeztatzea. Maiz hitz egin dute Altsasuko Gurasoek Info7 Irratian. Hau da, azken elkarrizketa