|2017/03/23 18:06
"Turkiako poliziak atxilotuta eraman du brigadistetako bat eta oso kezkatuta gaude"

Turkiako poliziak Kurdistango Diyarbakir eskualdean dabilen euskal brigada geldiarazi, galdekatu, mihatu eta euretako bat atxilo eraman dutela kontatu digu Haize Atxesburuk. Oso kezkatuta hitz egin digu. Kurduen egun nazionala, Newroz eguna dela eta hango egoera bertatik bertara ezagutzeko joan da euskal brigada. Erdoganen izaera "faxista" oso agerikoa dela esan digu Haizek, eta errepresioa egunerokoa dela bertako kurduentzat.

Loading player...
|2017/03/20 19:16
"Inpunitaterik ez, ardura politikoak Kutxabank auzian"

Kutxabank auzian herri akusazioa osatu dutenen izenean, LABeko Urtzi Ostolazagak "pozik" hartu du auziperatuak zigortu izana, nahiz eta euren zigor eskariak baino apalagoak izan kondenak. Pozik ere sententzian frogatu delako "faborezko tratua, interes politikoak" egon direla nahastuta. Alabaina, "ardura politikoak" eskatzen jarraituko dutela esan digu Ostolazagak eta antzeko kasuak baleude, horiek azaleratzea dutela xede. "Herritarren esku egon behar luketen Euskal Kutxen likidazioan atzera egiteko" aldarrikatu du.

Loading player...
|2017/03/20 09:51
“Frantziako gobernuari proposatzen diogu berarekin egitea armagabetzea”

Txetx Etxeberrik gurean berretsi du apirilaren 8an ETAren arma guztiak desamntelatuak izanen direla, armagabetzea bukatua izanen dela. Apirilaren 8ra bitarte errepresio motarenbat jasan ote dezaketen galdetuta, armagabetzea gauzatzeko ardura asumitu dutela esan digu, ondorio potentzial guztiekin.

Loading player...
|2017/03/17 20:40
Iñaki Altuna [NAIZ]: “Armagabetze prozesu berritzaile honek Euskal Herrian utziko duen giro politikoa da garrantzitsua”

Txetx Etxeberrik iragarri ostean gizarte zibilak ETAren armagabetze osoa apirilaren 8rako gauzatuko duela, Iñaki Altuna Naiz agerkariko zuzendariak nabamerndu du Euskal Herrian sortzen ari den giroa konponbidearen aldekoa dela. Altunarentzat garrantzitsuena irakurketa politikoa da, armagabetze prozesu berritzaile honek Euskal Herriari zein ekarpen egingo dion da garrantzitsuena.

Loading player...
|2017/03/15 19:07
Jone Goirizelaia: "Barrenetxea torturatu zutenaren froga sendoak daudela esan dezakegu""

Sandra Barrenetxearen tortura ikertzeko auziaren bigarren egunean, lekukoek deklaratu dute. Tartean Barrenetxeak berak torturatzaileak identifikatu ditu. Hori garrantzitsua dela uste du Jone Goirizelaia abokatuak: "inportantea izan da salan egindako errekonozimendua. Hiru pertsona ezagutu ditu eta bakoitzak zer egin zion kontatu. Salak baloratu behar du ondoren, baina gure tesiaren aldeko frogak egon direla esan dezakegu". Bestetik, perituek NBEren estandarretan oinarrituta Istanbuleko protokoloaz frogatu dela Barrenetxearen tortura salaketak egiazkoak direla esan digu abokatuak. Ostiralean amaituko da auzia.

Loading player...
|2017/03/14 19:17
"Zezenketen gaineko iritzia ezagutzea beharrezkoa eta demokratikoa da"

Datorren astean elkartuko dira Donostia Antitaurina Orain plataformakoak Eneko Goia alkatearekin. Espainiako Gobernuak galdeketa egiteko baimena ukatu dio udalari. Aitor Marinek esan digunez, "herritarren parte hartzeko eskubideak defendatu" ditzala, eta "herriari hitza eman ahal izateko bide berriak" aztertzeko eskatuko diote. Halaber, "herriak erabaki artean, Ilunbe zezenketetarako ez alokatzea" eskatuko diote Donostiako udalari.

Loading player...
|2017/03/03 19:37
"Grezia osoan dauden errefuxiatuei jakiak ematea izango da gure jopuntua"

Urtebetez 500 mila otordu, egunean 1300 errefuxiaturi eman die Zaporeak proiektuak Greziako Chios uhartean. Bada, igandean emango diete azkenekoz. Norbegiako Gobernuz Kanpoko erakunde baten esku utziko du Chiosko sukaldea eta hemendik aurrera Grezia osoan dauden 70 mila errefuxiatuengana iristea izango dute helburu. Oraitz Garcia Zaporeak proiektuko lagunak eman dizkigu azalpenak.

Loading player...
|2017/03/01 19:28
"Emakunde, a tu ritmo no avanzamos"

ESK y STEILAS han denunciado la inacción de Emakunde y Instituto Navarro para la Igualdad ante los mensajes sexistas de los medios de comunicación. "Este lenguaje perpetúa a la mujer en un rol de subordinación con respecto al hombre" según Bea Uriarte y Joana Maguregi (ESK). Han presentado denuncias ante Emakunde y el Instituto Navarro para la Igualdad, pero no han "actuado". Por ello exigen a la administración "voluntad política para acabar con los contenidos machistas" en los medios de comunicación.

Loading player...
|2017/02/24 19:13
Informazio eskubidea aldarrikatuz, "Grabatzea ez da delitua"

Herritarren oinarrizko eskubidean urritu dira azken urteetan. Mozal legeak eragin zuzena izan du horretan, isun bat baino gehiago iritsi zaie bati baino gehiagori polizien irudiak edota euren iritzia sare sozialetan emateagatik. Autozentsura horri aurre egiteko "Grabatzea ez da delitua" kanpaina hasiko dute astelehenean Ahotsak, Argiak, Topatuk, Hala Bideok eta Ekinklikek. Bideo ezberdietan informazio eskubidea aldarrikatu eta eskubide hori praktikara eramateko gomendioak emango dituzte. Hala azaldu digu Argiako Axier Lopezek.

Loading player...
|2017/02/22 21:35
Iñaki Soto: "Eragin soziopolitiko handiagoa edukitzeko, gizarte zibilak alderdi politikoen satelite izateari utzi beharko dio"

Kursaalean Juan Jose Ibarretxek eta Artur Masek egindako hitzaldiaz galdetu diogu Iñaki Soto GARAko zuzendariari. Bidenabar, Euskal Herriak erabakitze eskubidean dituen erronketaz jardun gara. Euskal Herriak duen indar askatzaileari bide berri bat ematean "aukerak handituko" direla uste du Sotok. Horretarako baina, "gizarte zibila orokorrean alderdi politikoen satelite denez, satelite izateari utzi eta nazio ikuspuntutik beste parametro batzuetan kokatzea dela gakoetako bat" uste du.

Loading player...
Orria 1/ 17