«Bilboko Udalak ez du euskaldunon hizkuntza eskubideak bermatzeko tresnarik»

Alba Fartuarte EH Bilduko Bilboko zinegotzia gonbidatu dugu, gaur, Gakoa saioara. Aurreko astean, euskararen eta hizkuntza eskubideen harira, aurrez aurreko gogorra izan zuen Fatuartek Juan Mari Aburto alkatearekin. Gertatutakoaren inguruan galdetu diogu EH Bilduko zinegotziari eta zehazki, Hizkuntz Eskubideen Behatokiak Bilboko Udalari berriki eginiko kritikaz ere jardun dugu berarekin.

Loading player...
|2018/10/02 19:29
Albafatuarte
Alba Fatuarte, EH Bilduko zinegotzia Bilbon. (@ehbildubilbo)

Bilboko Udalak Arkaitz Zarragari hizkuntza-eskubideak aldarrikatzeagatik emandako erantzuna «bidegabea» dela salatu du Hizkuntz Eskubideen Behatokiak. Aste Nagusiaren desmuntaketa lanetan ari zela liskar bat izan zuen Zarragak udaltzain bati euskaraz aritzeko eskatzeagatik. Isuna jasotzeaz gain, Udalak emandako azalpena salatu du Arkaitz Zarragak sare sozialetan.