|2018/05/18 19:49
Txikerra (Nagusia Etxea): “Adineko pertsonak gara eta ez dugu onartzen Udalak gu infantilizatzea”

Erromoko Nagusia Etxea eraikiniko erabiltzailea da Txikerra. Berarekin solastu dugu Gakoa saioan eta salatu du Udalak “infantilizatu” nahi dituela. Hori bai, Txikerrak nabarmendu duenez “adindunak gara, helduak, eta badakigu zer nahi dugun”, alegia, Nagusia Etxean segitu nahi dutela Getxoko Udalak proposatzen dien alternatiba ez dutelako egoki jotzen.

Loading player...
|2018/05/17 20:32
Gaurko albiste nagusien inguruko hausnarketa Iñaki Sotoren eskutik

Ostegunero bezala, GARA egunkariko zuzendariak egunkariaren biharko portada aurreratu ditugu. Alegia, biharko lerroburu nagusia eta argazkia zeri eskaini dioten GARAn.

Loading player...
|2018/05/17 20:30
Errauskailuaren inguruko eztabaida publiko bat eskatzeko 10.000 sinadura aurkeztu dituzte EITBren egoitzan

EITBri erraustegiaren inguruko “eztabaida tekniko eta publiko bat” eskatzeko elkarretaratzea egin dute gaur, Miramongo egoitza atarian. Protestaren zergatiaz galdetu diogu Julen Begiristain Errausketaren Aurkako Mugimenduko kideari.

Loading player...
|2018/05/17 20:28
“Hiria eta migrazio prozesuak” izenburupean jardunaldiak abiatu dira Tabakaleran

Gaur hasi eta larunbatera bitarte, “Hiria eta migrazio prozesuak” deituriko jardunaldiak izango dira Donostiako Tabakaleran eta Gakoa saioan gaia lantzeko asmoz, antolakuntzan aritu den Oier Gonzalez gizarte-hezitzailea elkarrizketatu dugu.

Loading player...
|2018/05/16 20:50

Gaur egun Donostiako metroaren afera zertan den ezagutzeko Satorralaia mugimenduko Mikel Alvarez gonbidatu dugu Gakoa saioara. Hain justu, Donostiako Koldo Mitxelena liburutegian metroarekiko ikuspegi kritikoa duten hainbat donostiarren iritziak biltzen dituen bideoa aurkeztu du, goizean, Satorralaia mugimenduak.

Loading player...
|2018/05/15 20:51
“Naparra”-ren gorpua aurkitzeko esperantza piztu da berriz ere

Eneko Etxeberria, “Naparra”-ren anaia elkarrizketatu dugu. 1980an desagertutako Joxe Miguel Etxeberria “Naparra”-ren gorpuaren bilaketa lanei berrekiteko diligentzia berriak ireki ditu Audientzia Nazional espainiarrak.

Loading player...
|2018/05/15 19:51
Zientoka lagun Palestinaren alde Euskal Herri osoan antolaturiko mobilizazioetan

Atzo Gazan armada israeldarrak eragindako sarraskiaren ostean, Palestinarekiko elkartasun mobilizaziak izan dira gaur Euskal Herrian, Nakjba egunaren testuinguruan. Besteak beste, Iruñean, Gasteizen, Donostian, Bilbon eta Tuteran elkarretaratzeak izan dira gaur eta jendetsuak gainera.

Loading player...
Unai Apaolaza|2018/05/15 19:46
Ziklo aldaketak eta munduko zilborrak

Jendartearen aldaketa prozesuak ez dira egun batetik bestera gertatzen. Denboran zehar luzatzen dira eta jendarteko esparru gehienetan dute eragina. Hala ere, ziklo aldaketa bat irudikatzeko gertakari eta data zehatzak behar izaten ditugu.

Loading player...
|2018/05/14 21:04
Quim Torra presidente berriaren inguruko hausnarketa Beñat Zaldua kazetariarekin

6 hilabete eta gero, presidente berria du Generalitateak. Quim Torra izango da aurrerantzean Kataluniako presidentea eta berau baloratzeko Beñat Zaldua, GARA egunkariko kazetaria, gonbidatu dugu gaur Gakoa saioara.

Loading player...
|2018/05/14 21:01
«Cote Cabezudo kasuaren inguruan zegoen isiltasuna jasangaitza egiten zitzaigun»

Elkarretaratze isila egin dute gaur Donostiako udaletxearen atarian, «Kote Cabezudoren biktimontzat justizia» lelopean eta horren harira, Gakoa saioan protesta horretan bozeramale moduan aritu den Kote Camacho elkarrizketatu dugu.

Loading player...
Orria 1/ 36