Horregatik, Irungo Harrera Sareak LaKaxita harrera gunea bertan behera uztea erabaki du eta astelehenaz geroztik, kokaleku berria dute Irungo erdigunean. Arangurenek nabarmendu duenez, “erakunde publikoek hartu behar dute beren gain migranteak artatzeko ardura” eta hain zuzen, aldarri hori ikustarazteko joan dira orain Irungo erdigunera.