|2018/12/13 15:35
#Info7AgurBira Mugimendu feministaren loraldi berria bizitu eta kontatu dugu

Azken hamarkadan herri mugimenduren batek goraka izan badu, mugimendu feminista izan da hori eta Info7 Irratian hori ere bizitu eta kontatu dizuegu. Horregatik, gaur, Iruñea aldera jo dugu 'Agur Bira' honen baitan, mugimendu feministako kide izateaz gain, irratiko kolaboratzaile ere badiren Amaia Zufiarekin eta Begoña Zabalarekin elkartzeko.

Loading player...
|2018/12/12 16:37
#Info7AgurBira Halabedi irratia, gure bidaide aliatuak

Elkarlana eta hartu-emana izan ditugu gaur hizpide. Info7 Irratiaren etxea eta familia izan den Arrosa Sareari eskaini diogu 'Agur Bira'-ren geldialdia, eta Gasteizen ginela probestuta, nola ez, Hala Bedi irratia bisitatu dugu. Gasteizeko irrati librea beti sentitu baitugu hurbil, beti izan dira gure aliatu. Beti prest Gasteiz eta Arabako berriak emateko "Bertatik Bertara" tartean, tertulietan iritzia emateko...Hala Bedi Irratiko sukalderaino sartu gara. Juan Karlos Garcia 'Patas', Igor Goikolea, Ainhoa Villaverde eta Mikel Saenz de Buruaga halabeditarrak elkartu ditugu mahairen-bueltan.

Loading player...
|2018/12/11 14:35
[Tertulia] «Inor gutxi asetu dute Macronek iragarritako neurriek»

Txaleko horien mobilizazioak direla eta, atzo agerraldia egin zuen Emmanuel Macronek, Frantziar Estatuko presidenteak. Iragarritako neurriek ordea inor gutxi asetu dute. Ixabel Etxeberria eta Marisa Barrena solaskideek mobilizazioak zein Macronen neurriak aztertu dituzte. Honekin batera eta Durangoko Azoka amaitu berritan, kultur kontsumoaren inguruan hausnartu dute.

Loading player...
|2018/12/10 14:12
Edadetuek belarri handiagoak dituztela badakigu, baina zergatik?

kartilagoaren hazkuntza ez da bizitza guztian zehar gertatzen. Ikerketek erakutsi dutenez, 40 bat urtera iristen garenean kartilagoa ez da gehiago hazten. Ez hori bakarrik, adin horretatik aurrera kartilagoko zelulak gutxitzen hasten dira. Zahartzaroan belarriak eta sudurra handiagoak izatearen arrazoia grabitatea da. Azalak ezin dio pisuari eutsi eta, pixkanaka, kartilagoa erortzen hasten da esan digu Zientzia Kaierako Uxune Martinezek.

Loading player...
|2018/12/10 13:46
Modan jartzen diren elikagaiek edo joerek izan ditzazketen arriskuak

Jateko ohiturak edo elikagaiak aldatzen ditugunean, gorputzak behar dituen osagarri guztiak bermatuta izatea da funtsezkoena Nerea Segura nutrizionistaren esanetan. Modan jatzen diren produktuak kontsumitzeak arriskuak izan ditzazke, ez badakigu nola erabili behar diren elikagai horiek.

Loading player...
|2018/12/07 12:55
Eguberrietan doluan gaudenean egoera kudeatzeko gakoak

Eguberrien atarian, familiarekin eta ingurukoekin egoteko egunak izango dira. Senideren bat edota ingurukoren bat hiltzen zaigunean, momentu zailak dira askorentzat. Doluaren eta gabonen inguruan mintzatu zaigu Aingeru Oiartzabal psikologoa. Egoera nola kudeatu gako batzuk eman ditu. Eskerrik asko Aingeru azken hilabeteotan gurekin egin duzun kolaborazioagatik.

Loading player...
|2018/12/06 13:28
Jaka Horien protestak #AstekoArgakiak atalean

Jaka Horien protestak hartu ditu hizpide Jagoba Manterolak #astekoargazkiak atalean. Frantziar Estatuan azken hamarkadetan izan diren protesta moldeak aipatuz jarri gaitu testuinguruan Foku-ko argazkilariak.

Loading player...
|2018/12/06 13:15
Zubi honek ez dio onik egin feriari

Abenduko lehen ferian eguraldi ederra izan dugu. Udazken onaren seinale dute sal mahaietako gainek; negutegirik gabe ere ongi etortzen diren aza, azalore, porru, zerba (zuri eta gorri), ziazerba, borraja, erremolatxa, azenarioa, kuia, eskarola… eder eta erakargarri ikusten dira. Garai batean gehiago kontsumitzen baba txikia erosgai dago.

Loading player...
|2018/12/05 19:23
#Info7AgurBira «Besteek ematen ez duten informazioa eman digu Info7k»

Agur Bira honetan ezin zuzenean eskertu gabe utzi gure bazkideak, 2.000 bazkide, Info7 irratia lagundu dutenak ekonomikoki, eta baita moralki ere. Hasiera-hasieratik proiektuaren aldeko apostua egin zuten hiru bazkiderekin elkartu gara Bilboko Etxebarrieta plazan. Anizeto Prieto (Barakaldo), Mertxe Mendez (Bilbo) eta Xabier Isasarekin (Bilbo). Sinbolikoki horrela eskertu nahi izan ditugu bazkide guztiak.


Loading player...
|2018/12/04 12:30
Pola Salabarrieta, askatasunaren prezioa

Euskal jatorriko Pola Salaberrieta Kolonbiako independentziaren ikurretako bat da. Bere omenez, fusilatu zuten eguna, azaroak 14 Kolonbiako emakumeen eguna da. Abertzale eta Kolonbiako independentzia zale sutsua, matxinatuen aldeko informazioa jaso eta ezkutuko sareetan banatzen aritu zen besteak beste.

Loading player...
Orria 1/ 178