#Info7AgurBira Arrosa Irrati Sarea, elkartu eta bultzatzea

#Info7AgurBira honetan geldiune ederrak egiten ari gara. Gaurkoa berezia da, Arrosa Sareko kideak gonbidatu baititugu gurera. Info7 Irratia sorretatik Euskal Herriko irrati libre eta komunitarioen Arrosa Sarearen parte izan da. 2001ean sortu zen sareak elkarlanerako esparru bat egon zitekeela uste zuen. Molotov Irratiko Irantzu Jauregi eta Herri Irratiko Txema Auzmendi lehen administrazio kontseiluko kide izan ziren. Atzera begira jarri gara sorrera hura gogoratzen, baita etorkizunera begiratu ere.

Audio_placeholder

#Info7AgurBira Arrosa Irrati Sarea, elkartu eta bultzatzea

Loading player...
Irratietako kideak larunbatean Gernikako Astran, jardunaldien aurkezpenean. (ARROSA SAREA)
Irratietako kideak larunbatean Gernikako Astran, jardunaldien aurkezpenean. (ARROSA SAREA)

Hastapenak oso ongi eta azkar joan ziren, Korrikaren jarraipena, ikastolen aldeko festena edo beste hainbat izan ziren. Egun, garai hartako asmoei erantzuten die Arrosa Sareak: komunikabide handien aurrean, beste ikuspegi bat emateko sarea indartzea.

Gaur egun, Arrosa Irrati Sarea Euskal Herriko 21 irrati biltzen dituen federazioa da. Info7 Irratia da horeitako bat. Bertan, askotariko irratiak biltzen dira: irrati libreak, udal irratiak, (herrialdeko irratiak) eskualde mailakoak, irrati nazionalak… Guztiok barnebiltzen gaituena, baina, euskara da. Sarea osatzen dugun irration elkargunea euskara izan da hasieratik. Gure irratietan euskararen presentzia elkarlanari esker areagotu eta bultzatzeko helburuak batzen gaitu.

Herria Mugi! ekimenak, Joxemi Zumalabe Fundazioaren laguntzarekin, 2001eko udaberrian Euskal Herriko Herri Mugimenduen III. Topaketak antolatu zituen Barrian (Araba). Ekimen horretako Komunikazio lan taldeak proposatuta, Euskal Herriko irrati mordoxka bat deitu ziren planteamendu garbi batekin: irration arteko elkarlana areagotu, eta gure baliabideei probetxu hobea ateratzeko ezer egin ote zitekeen hausnartzea. Euskal Herria Zuzenean festibalean egin zen sortze bilera, Arrosa herrian, eta bertatik datorkio izena sareari. Bertan, eta ondoren egindako bileretan finkatu ziren gaur egun arte Arrosaren oinarriak direnak:

  • Euskal Herri osoan lanean dabiltzan irratien topalekua izan nahi du, eta hala da hein haundi batean.
  • Irrati ezberdinak bildu arren, hainbat behar eta nahietan bat egin dezakegu. Badugu elkarri zer hartu eta zer emana.
  • Komunikabideen eremuan egunetik egunera enpresa handiak nagusitzen ari direnez, gertuko komunikazio horretan aritzen garen euskarazko komunikabideek elkartu eta indartu beharra dugu, enpresa handiei aurre egingo badiegu.
  • Irrati bakoitzaren izaera errespetatu beharra dago, bakoitzaren beharrei moldatzeko gaitasuna izan behar du Arrosak.
  • Arrosak Euskal Herria du erreferentzia eremua eta euskara hizkuntza.
Gaur egun, Arrosa Sareko irratien artean irratsaio ugari elkarbanatzen dira horrela tokian tokiko irratiaren programazioa aberastuz. Horretaz gain ZEBRABIDEA magazina Arrosa sareko irratiek sustatutako saioamankomuna da. Gaur egin Maialen Kortabarriak aurkezten du saioa [16:00-18:00].
 
Txema Auzmendi eta Irantzu Jauregireki gogoratu ditugu hastapenak,  oso ongi eta azkar joan ziren: Korrikaren jarraipena, ikastolen aldeko festena edo beste hainbat izan ziren. Egun, garai hartako asmoei erantzuten die Arrosa Sareak: komunikabide handien aurrean, beste ikuspegi bat emateko sarea indartzea.
 
Tarteka Arrosa Sareak  jardunaldiak antolatzen ditu, sarea osatzen duten irratikideen elkargune izan ohi da. Hemen, 2016an, Gasteizen ospatu ziren jardunaldien bideo lapurpena.