Integrantes de Ahotsa.info han arropado a la peridista que ha tenido que ir a comisaría. (@AhotsaInfo)
Loading player...
La caravana de Mugak Zabalduz ha escenificado una marcha fúnebre. (FOKU)

Pasa den ostiralean abiatu zen Italia aldera Mugak Zabalduz karabana, errefuxiatuek bizi duten egoera latza salatzeko. Hirugarren urtez jarraian antolatu duten ekimen solidario honetan (Greziara eta Melillara egin zituzten aurreko bi karabanak) Europa osoko aktibistak batu dira, tartean ehundik gora euskal herritar. Horietako bat da Ana Altuna, Ongi Etorri Errefuxiatuak platafornako kidea. Berarekin eta plataformako Xabi Aretarekin solastu dugu gaur, Karelean saioan.

Loading player...
Bacalo pil-pil Kristina Zorita

Jakina da emakumearen presentzia gizonarena baino txikiagoa dela zinema munduan, bai kamararen aurrean zein atzean. Baina, pixkanaka hori ere,  aldatzen ari da. Horren adibide Kristina Zoritak idatzi eta zuzenduko duen `Pil-Pil' larbumetraia. Lantaldearen %75 emakumeak dira.Filmak sukaldea, umorea eta surrealismoa uztartzen ditu eta botere harremanak arakatzen ditu. Miren Gaztañaga, Josean Bengoetxea, Sara Cozar, Silvia Manzana eta Vega Iguaran arituko dira aktore lanetan.

Loading player...
2017ko brigada kanpainaren berri eman du Askapenak. (ASKAPENA)

Asteazkenero mundura begira jarriko gara Karelean saioan eta horretarako internazionalismoaren betaurrekoak jantziko ditugu. Izan ere, 2018ko Askapenaren brigadei eskainitako tarte berezia izango dugu gurean.

Loading player...
kaleka jaialdia

Ostegun honetan hasiko da Kaleka, Lekeitioko Nazioarteko Kaleko Antzerki Jaialdia. 29. edizioa aurtengoa. Guztira 22 kolektibok hartuko dute parte, nazioartekoak batzuk eta Euskal Herrikoak asko. Antolakuntza lanetan dabilen Naiak eman dizkigu xehetasunak. Kaleko ikuskizunak ostegunean hasiko badira ere, jaialdiaren barne dauden tailerrak martxan diran. Debaldekoak izanen dira ikuskizunak, kalean gehienak, eta dena prest dago.

Loading player...
ORIOKO emakumeak

«Zoragarria izan da!» esan du Amaia Gozategi oriotarrak atzo herritarrek egindako ongi etorria gogoratzerakoan. Orioko 32 emakumek 198 kilometroko erronka gin dute: Oriotik Bilbora joan eta etorri arraunean. Irrintzika eta txaloka hartu zituzten. 32tik 29k ez zuten eskarmenturik arraunean baina gogor entrenatu dute azken 10 hilabetetan, lehorrean eta itsasoan. Batzuetan zorakeria zena lortu dute, egingo al dute besterik?

Loading player...

«Zelai eder bat egingo dugu loratu dadin egia» hala diote Ekiñe Zapianen bertsoek hala diote Bortziritan auzolanean egin duten 'Emakumearen Oroimen Baratzea' -ri buruz. Hilabete ugari ibili dira bortziriko hainbat emakume lanean,  bertako memoria historikoa berreskuratzen, emakumeena batez ere. Eta 'Harritik Hazia' herri-antzerkia osatu zuten. Emanaldi bakoitzaren amaieran, bertaratutakoari hazi bat eman zitzaion, eta orain, urte bat beranduago, hazi horien fruituak landatu dituzte Arantzan, Emakumearen Oroimenaren Baratzean.

Loading player...

Abenturaren ekuadorrera iritsi dira euskarabenturan parte hartzen ari diren gazteak. Araba atzean utzi eta Gipuzkoan daude jada,osasunez ere ongi, azken egunetako trabak gaindituta. Naroa eta Maiderrekin hitz egin dugu gaur, lehena komunikazio lanetan aritzen da eta antolatzaile taldeko kide da, bigarrena, abentura honetan parte hartzen ari den gazte Bilbotarra. Tolosan amaituko da gaurko eguna, eta kontatu dizkigute orain arte bizitutakoak eta ikasitakoak.  Biak oso pozik bizitzen ari diren abenturarekin «aurreikusitakoa baino hobeto ateratzen ari da dena» esan digu Naroak. 

Loading player...

Asteartero, Karelean saioan, Euskal Herriko itsas ondareaz arituko da Aitor Buitron Donostiako Untzi Museoko kidea. Gaur izan du bere estreinekoa eta itsasoaz, aisialdiaz eta turismoaz hitz egin digu. Horretarako, XIX. mendera bidaiatu dugu gaurkoan.

Loading player...

Gure Zirkoa ezagutu dugu gaur Iker Galartza aktorearekin. Izan ere, bera da koloretako karpa eta guzti duen abentura berri honen bultzatzailea. Galartzaren hitzetan, «bihotzetik sortutako ikuskizuna da gure zirkoa eta bihotzetara iritsi nahi dugu».

Loading player...

Gaur goizean komisaldegiatik pasa dira balkoietan Sanfermines 78gogoan! taldearen pankartak jarri dituzten lehenengo bizilagunak. Soilik auzitegian deklaratuko dutela jakinarazi diete poliziei.

Loading player...

El sonido de la pelota se escuchó ayer, por primera vez, en el frontón del Navarra Arena. Un macroproyecto que después de pasar casi 7 años en desuso, un proyecto faraónico impulsado en su día por UPN que supuso una inversión de 60 millones euros.

Loading player...
ERREPORTAJEA
  20 urte EGIN ixilarazi zutenetik
INFO7 IRRATIA
Loading player...

1998ko uztailaren 15ean itxi zuten Egin egunkaria eta irratia. Akusazioak gezurtatu ziren urte batzuetara, baina betirako ixilik geratu zen bertako errotatiba eta antena. Jazarpena, boikota, kartzela... baina guztiaren gainetik herriaren ahotsa izateko zuen bokazioa. GARA egunkariak orduko ordezkari nagusiak elkartu ditu erabat hondatuta dagoen Hernaniko egoitzan. Itxieraz eta Eginez hitz egiteko probestu dugu Jabier Salutregi, Marian Beitialarrangoitia, Tomas Arrizabalaga eta Jose Luis Elkororekin. 

Bunny Berigan
Loading player...

Belaunaldi gazteekin bat egin duten metala nabarmendu du Burdinola saioak. Australiako Parkway Drive taldearen "Reverence" diskoa izan dute protagonista, nazioarteko nobedadeen artean. Caliban, As I Lay Dying, The Raven Age eta Blood Stain Child banden berriena ere eskaini dute. Herriko Burdina atalean, berriz, The Broken Horizon taldearen "Desolation" diskoa nabarmendu dute, Neriva, Irkaia eta Anestesia banden doinuekin batera.

Bat egin heavy metalarekin!

Loading player...

Ekainean sartuta gauden honetan, denboraldiaren azken txanpan sartuta gaudela aitortu behar dugu. Gaurkoan Joe White izan da gure Asteko Klasikoa. Bi lan berri ere ekarri ditugu zuentzako, alde batetik Jim Murple Memorial eta bestetik Fermin Muguruza eta The Cabrians. Astebururako plana ere badugu eta Feel the Rhythm jaialdiaren 5. edizioa ere aurkeztu dugu. Gozatu!

Loading player...

EHUn polimerozko zuntz opitiko berri bat sortu dute eguzki energia lortzeko modu eraginkorrean eta merke. EHUko Itsaso Parola Dominguo, telekomunikazio ingenieriak, eguzki kontzentragailu gisa jokatzen duen polimerozko zuntz optika berri bat sortu du.

Loading player...

Gorilen eta txinpanzeen populazioa uste baino handiagoak dira. Azken azterketek eta kontaketek emaitza hobeak eman dituzte azken aurrekoek baino. Gorilen kasuan %30 gehiago eta txinpanzeen kasuan %10 gehiago baina oraindik populazioak gainberan daude.

Loading player...

 

"A8ko Jukutria" - Irrati Nobela

Loading player...


 

Entzun HEMEN 1. kapitulua

Entzun HEMEN 2. kapitulua

Entzun HEMEN 3. kapitulua

Entzun HEMEN 4. kapitulua

 

 

Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak (Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak) diruz lagundua
Cookies icon

Cookien erabilpena. info7.eus-k bere cookiak eta hirugarren batzuenak erabiltzen ditu nabigazio esperientzia hobetzeko, azterketa analitikoak egiteko eta intereseko edukiak eta publizitatea eskaintzeko. Nabigatzen segituz gure cookien politika onartzen duzula ulertuko dugu.

Uso de cookies. info7.eus utiliza cookies propias y de terceros para mejorar la experiencia de navegación, realizar analíticas y ofrecer contenidos y publicidad de interés. Al continuar con la navegación entendemos que aceptas nuestra política de cookies.