Urtzi Errazkin

Mendeku politika

Astez aste adierazpenak, iritzi-artikuluak, erreportaiak... ikus eta entzuten ari gara. Denak euskal presoez, espetxe baldintzetaz edo dispertsio politikaren inguruan hitz egiten dute. Gobernu edo ministroetatik hasi eta komunikabideetaraino guk aspaldi aldarrikatu eta dioguna berresten dute:

Audio_placeholder

Mendeku politika

Loading player...
etxerat talaiatik
etxerat talaiatik

Dispertsio politika justifikatzeko urte luzeetan erabili dituzten arrazoi eta argumentu guztiak, faltsuak izan dira. Denak faltsuak. Baita ETAren desagerpena aitzakia gisa erabilitako arrazoia ere. Dispertsio politikak arrazoi bakarra dauka, eta gaur egun indarrean jarraitzen duena: mendeku gosea asetzea. Urte guzti hauetan zehar mendekuaren kultura sortu eta sustatu da, eta gaur egun tinkotasun osoarekin aktibo mantentzen dute. Nahiko larria da afera gizartearentzat. Baina, oraindik ere, euskal preso eta iheslari politikoen senide eta lagunen egoera salatu eta sozializatu beharra dugu, dispertsioaz hitz egitean presoez bakarrik hitz egiten dutelako. Ez dute gutaz hitz egin nahi. Ez dute jasaten ditugun istripuez hitz egin nahi, ez ume eta helduek jasaten duten oinazeaz, ez ehunka istripuek utzi dizkiguten sekuela fisiko zein psikikoak, eta gutxiago oraindik sufritu beharko dugunaren inguruan. Zer esanik ez dispertsio politikak eragin dituen 16 heriotza biktimetaz. Ez dute errepresaliatu politikoen senide eta lagunetaz hitz egiten. Baina mendekua areagotzen dihardute, hein batean horretarako behar gaituztelako. Gure bizitzen erabilpena agerikoa da beraien mendeku goserako, errealitatea ordea, ezkutatu nahi dutelarik. Dispertsio politikaren defendatzaileek sutsuki bilatzen dutena hitz bakarrean laburbil dezakegu: MENDEKUA.

Horregatik, Espainiar zein Frantziar Gobernuek, senide bat, euskal herritar bat, errepidera bidaltzen duten bakoitzean, jakinda hainbatetan gertatutakoa errepika daitekeela, guk lanean eta salatzen jarraituko dugu. Arrazoiak soberan ditugu eta astebukaerero ehunka arrazoi gehitzen zaizkigu.

Etxean eta bizirik nahi ditugu!