Josu Txapartegi
Josu_txapartegi2
Legea!

Sintoma edo seinale txarra izaten da agintari bat “legea”  eta “legea” errepikatzen hasten denean. Gure kasuan estatu espainolak ez dauka besterik, legea bete behar dela eta besterik ez dagoela. Lege hori Konstituzioa da eta guri tokatzen zaigu gainetik ezarri ziguten Konstituzio hori nola jaio zen analizatzea, jaiotza hori demokratikoa izan zen edo inposizio bat izan zen, jakiteko.

Loading player...
2018/05/25 09:30

Hasteko… Konstituzioa idazten hasi zirenean euskaldunak apartatuak, ponentzia taldetik ezabatuak izan ginen. Bai Eusko Alderdi Jeltzailea eta baita Herri Batasuna ere. Gero, erreferendumean bozkatu zenean, euskaldunok ez genuen onartu Konstituzio hori. Abstentzioa eta ezezkoa izan ziren nagusi.

Beste aldetik, nola idatzi ziren Konstituzio horren artikulu garrantzitsuenak? Har dezagun 2. artikuloa. Bigarren artikulo honek euskaldunontzat garrantzi handia dauka, España zer den finkatzen baitu. Artikulu hau zuzenean ejerzitotik agindu zela aitortzen du Konstituzioa idazten zebilen Jordi Solé Tura politiko katalanak. Bere hitzetan hau gertatu zen bigarren artikulua idazten ari zirenean: a última hora de la tarde, kontatzen du, a última hora de la tarde me llegó, en tanto que presidente de la sesión –Konstituzioa idazteko bileraz ari da- un papel escrito a mano y procedente de la Moncloa en la que se proponía una nueva redacción del artículo segundo. La fórmula manuscrita decía así: la Constitución se fundamenta en la unidad de España como patria común e indivisible de todos los españoles y reconoce el derecho a las autonomía de las nacionalidades y regiones que integran la indisoluble unidad de la nación española. La respuesta que me dieron los representantes de UCD es que no se podía variar ni una coma, porque aquel era el texto literal del compromiso alcanzado con los sectores consultados. Evidentemente, no se especificó cuáles eran estos sectores pero no es difícil adivinarlo”.

Garbi aitortzen du Solè Turak: garai hartako indar faktikoek Monkloatik agindu zuten bigarren artikuluak zer jarri behar zuen.   Zortzigarren artikuloan ere -ejerzitoaren papera finkatzen duen horretan- berdina gertatu zen. Artikulo honen jaiotza beste batek kontatzen du: Miguel Herrero de Miñón politiko espainol ezagunak. Bera ere Konstituzioa idazten zebilen Solé Turarekin batera. Horra bere hitzak: Fraga se encontraba ausente y en consecuencia existía empate a tres –Konstituzioa idazteko bileraz ari da-. Extraje de la cartera los documentos y sólo enseñé el membrete de Vicepresidente para asuntos de Defensa y el tampón de “secreto”. Los agité con mucho énfasis y así fue aceptado ante tamaños poderes, lo que después fue el artículo octavo de la Constitución.

Horra Konstituzioa idazten ibili ziren bi politiko hauen testigantza, aitortuz bigarren eta zortzigarren artikuloak goitik aginduta idatzi zituztela, Moncloatik bigarren artikuloa eta Defentsa Ministeriotik zortzigarrena. Biak indar faktikoen agindupean idatzi ziren. Hori demokrazia da? Inolaz ere ez!

Eta garai hartan bizi zen giroari erreparatzen badiogu, zer?  Golpistak eta frankistak ziren oraindik botere guztiaren jabeak. Hori ikusteko entzun berriro Jordi Solé Turaren hitzak: de haber votado la incorporación del derecho de autodeterminación tal como proponía el diputado señor Letamendia no habríamos tenido ni derecho de autodeterminación, ni autonomías y posiblemente ni Constitución.  Autodeterminazioa onartu baino nahiago zutela frankistek berriro kolpe bat ematea. Tamaina hortarainoko giro golpista zegoen Konstituzioa idatzi zenean.

Peces Barba sozialista ezagunak ere antzekoa aitortu zuen: de haber votado la enmienda de Letamendia -autodeterminatzeko eskubidearena-  no solamente no hubiera habido autodeterminación, sino posiblemente ni siquiera democracia.  Berriro ere aitortuz nahiago zutela demokraziarik ez egotea autodeterminazioa onartzea baino.  Giro antidemokratiko horretan jaio zen –duela 40 urte- Espaniako Konstituzioa.

Baina gauza larri bat gertatu zen orduan, 1978an: garai hartako ezkertiar espainolek -ez denak, egia esan- inposatutako, goitik agindutako lege hari demokratikoa deitu zioten. Eta horrela hipotekatuta gelditu zen ondorengo etorkizun politiko guztia.

Bukatzeko esan, obeditu beharrezko lege bakarrak lege demokratikoak direla  eta ez militar kolpisten agindupean idazten diren Konstituzioak.
Horregatik Rajoyri “hay que cumplir la ley” entzuten diodan bakoitzean, nahi gabe, automatismoz, beti eransten diot “democrática” “hay que cumplir la ley democrática” eta lasai gelditzen naiz.

ERLAZIONATUTAKO ALBISTEAK