Abenduko lehen ferian eguraldi ederra izan dugu. Udazken onaren seinale dute sal mahaietako gainek; negutegirik gabe ere ongi etortzen diren aza, azalore, porru, zerba (zuri eta gorri), ziazerba, borraja, erremolatxa, azenarioa, kuia, eskarola… eder eta erakargarri ikusten dira. Garai batean gehiago kontsumitzen baba txikia erosgai dago.