#Info7AgurBira «Besteek ematen ez duten informazioa eman digu Info7k»

Agur Bira honetan ezin zuzenean eskertu gabe utzi gure bazkideak, 2.000 bazkide, Info7 irratia lagundu dutenak ekonomikoki, eta baita moralki ere. Hasiera-hasieratik proiektuaren aldeko apostua egin zuten hiru bazkiderekin elkartu gara Bilboko Etxebarrieta plazan. Anizeto Prieto (Barakaldo), Mertxe Mendez (Bilbo) eta Xabier Isasarekin (Bilbo). Sinbolikoki horrela eskertu nahi izan ditugu bazkide guztiak.


Loading player...
|2018/12/05 19:23
Bazkideak
Info7ko bazkideak Bilbo

2006an, Info7 irratiaren aldeko kanpaina hasi zenean, hantxe zebiltzan Xabier Isasa eta Mertxe Mendez euren inguruan irratiaren berri eman eta jendea animatzen. Oso argi zuten horrelako irrati bat behar-beharrezkoa zela “Egin itxi zuten, Gara martxan zegoen baina irratian hutsunea zegoen” gogoratzen du Mertxe Mendezek. Internetez emititzen hastea jende askorentzat ez zela erakargarria izan ere aitortu du, baina edozein kasutan pozik zeudela irrati herritar bat sortu zelako.

Hurbiltasuna da Info7ri bereziki eskertzen diona Xabier Isasak. Jakinda oso baliabide gutxi genituela, kalera irten eta hainbat mobilizazio (bereziki presoen alde Bilbon urtero egiten den manifestazioa) eta jaialdiren berri zuzenean ematea oso eskertzekoa izan dela dio. Anizeto Prietok gehitu du, sare sozialen bidez zabaldu direla hainbat elkarrizketa interesgarri, esaterako La Memoria saiokoak edo Kalegorrian magazinekoak. Oso gustoko ditu horiek. Asteburuetako programazioa da faltan bota duten zerbait, baina “bagenekien hori ezinezkoa zela zeuden baliabideekin” diote. Info7 irratia istera zihoala jakin zutenean, hasieran susto pixka bat hartu zuela aitortu du Isasak “ez genuen proiektu interesgarri bat eskuetatik joaten utzi nahi” dio. Orain, ordea, burua irrati proiektu berrian jarrita hainbat eskaera badituzte. Esaterako, eta garrantzitsuena, teknikoki irratia entzun ahal izateko erraztasunak jartzea. Bilbotarrek argi diote maiz “saio interruptus”ak egon direla, edota kotxean Durangotik aurrera beste frekuentzi bat zenez, eta norberak sintonizatu behar zuenez, askotan beste irrati batera salto egiten zutela. Barakaldon berriz, ezin sintonizatu eta internetez entzun beharra. “Baina haserretu ez gara inoiz egin, eh!” dio Mertxe Mendezek egoerari alaitasun puntua jarriz.

Anizeto Prietok irrati berriari bereziki eskatzen dio Ezkerraldean informatiboki laguntzea eta Bilbo Handiko bi sektore nagusi (gazteak eta adinekoak) kontutan izatea. Kolektibo sozialen eskariak irratian presente egotea eskatzen du. Isasak ere hala uste du, “gazteek pantaila aurrean denbora asko pasatzen dute elkarren artean hitz egin gabe. Landu beharreko eremu bat da. Gazteak musikarekin lotzen ditugu askotan baina badituzte bestelako kezkak ere, eta irratia lagungarri izan daiteke”. Eta jende nagusiarengan gertatzen ari den ahalduntzeari (emakumeengan bereziki) ezin zaiola izkin egin uste du.

Edozein kasutan, hirurek irrati berriari eskatzen diote inork ematen ez duen informazio hori ematen jarraitzea (nazioartean, borroka zehatzetan, preso eta senideen errealitatean...), eta egungo taldeak elkarrekin jarraitzea. Teknologia aldetik hobetzea, noski, baina orain arteko baloreekin jarraituz. Animoak ere bidali dizkigute “gazte biziak izaten eta haize berria ekartzen jarraitu!” gaineratu dute.

 

 

 

ERLAZIONATUTAKO ALBISTEAK

 

 
Loading player...
Loading player...


Altsasuko gazteen kasuak zauri sakona eragin du euskal jendartean eta Info7 Irratian injustizia honen gertuko jarraipena egin dugu hastapenetik. Horren erakusle da guztia hasi eta hilabate eskasera Altsasun bertan egin genuen irratsaio-berezia, helburu nagusia zuen saioak. Momentuan hainbat hedabidek zabaltzen zuten Altsasuko irudi iluna ezeztatzea. Maiz hitz egin dute Altsasuko Gurasoek Info7 Irratian. Hau da, azken elkarrizketa