|2018/02/12 12:42
"AHT mehatsu larria da Arabako lautadako bizilagunentzat"

Nafarroako korridorearen eta Euskal Y-ren arteko lotura Arabako lautadatik egitea hobetsi ondoren, bertako bizilagunak mobilizatzen hasi dira eta 'AHTrik Ez! Lautada' izeneko plataforma sortu dute. Iñigo Lezak esan digunez, atzeraezinezko kalteak eragingo lizkioke azpiegiturak inguruari. Trenaren kontra ez daudela esan digu, trena nahi dutela, baina egungoa hobetuz eta bertako bizilagunentzat zerbitzua indartuz. Alegazio herritarrak jasotzeko kanpainan daude.

Loading player...
|2018/02/09 13:14
Inoiz Lapurdira iritsi beharko lukeen AHT zatia kolokan

Baiona Ttipian dagoen Patxa plaza berritzeko proposamenen artean herritarrek aukeratuko dute egingo den proiektua bozketa bidez. Emaitza errespetatu egingo du gainera Baionako udalak. Idoia Eraso GARAko eta Pantxika Arrambide Irulegi Irratiko kazetariak parte hartze prozesuak eta plazak berak duen garrantziaz aritu dira. Bestetik, Frantziako Kontseilu batek Bordeletik Akizera doan AHTaren lerroa bertan behera uzteko aholkatu du. Hala, inoiz Lapurdira iritsi beherako lukeen zatia kolokan geratu da.

Loading player...
Iñaki Antiguedad|2018/02/09 09:38
Egokitze/Arintze politikak, arrisku globala!

Begiratu berri dut Munduko Ekonomia Foroak, Davosen bildua, azken urteetan egin legez aurton ere argitaratutako txostena: Arrisku Globalak 2018. Herrialde eta sektore askotako eragileen perspektibak eta pertzepzioak hartzen ditu oinarri. Ondorioz, 5 kategoriatako arrisku globalak zerrendatu dira: Ekonomikoak, Anbientalak, Geopolitikoak, Sozialak eta Teknologikoak. Zerrendatu eta ordenatu, kontuan izanda arriskuok gertatzeko probabilitatea eta, gertatzekotan, balizko inpaktua.

Loading player...
|2018/02/08 16:14
1,350 milioi oilasko-hegal SuperBowlaz gozatzeko!

Otsailaren lehendabiziko asteburuan izaten da Super Bowl-a, aurten 52. edizioa. Iaia festa nazional bilakatu da futbol lehia hau AEBetan; Ez baita soilik kirola, bada ere showa. Aurten Justin Timberlaken esku geratu da atsedenaldiko kontzertua, baina SuperBowlak baditu xelebrekeri franko: 30 segunduko iragarki batek 5 milioi dolar balio du, pizza eskaria %350 handitzen da igande horretan 

Loading player...
|2018/02/08 15:38
Positiboa ala negatiboa, nolakoa zara zu?

Positiboa edo negatiboa? Zer zara zu? Galdera horrekin hurbildu zaigu gau Ander Edo Kalegorrianera. "The fun theory" ekimen suediarraren berri eman digu: isuna jarri ordez, behar den bezala gidatzeagatik saritzen zaituen radarra.  Ana Garcia psikologoarekin ere hitz egi dugu, besteak beste, gure egunerokoan pentsamendu positiboak nola eragiten duen galdetu diogu.

 

Loading player...
|2018/02/08 14:23
Nerea Fillat (Katakrak argitaletxea): "Inguruko gauzetaz hausnartu eta hauek eraldatzeko materiala sortzen dugu"

Kantina, liburu-denda, hitzaldietarako aretoa eta gainera argitaletxea ere bada Katakrak. Nerea Fillat editoreak esan digunez, Katakraken beste hanka bat da argitaletxea. Iruñean lan sozialei birika bat emateko bokazioz sortu ziren eta argitaletxeak hor duela bere lekua esan digu. Urte eta erdiko ibilbidean, hamabi liburu kaleratu dituzte.

Loading player...
|2018/02/08 14:08
'Ezkur urtea, elur urtea', betetzen ari dela dirudi

Mendiola sagar mota erosgai zegoen atzo Ordiziako azokan. Guk ditugunetatik hauxe da urteko azken sagarra, azaro hasieran bildu eta ontzen utzi behar da. Oraintxe dago jateko prest. Negutegia dutenak hasiak dira kanpoan egunotan egin ezin daitezkeen lanak egiten. Esaterako, lehen patatak erein dituzte batzuk, Jaerla motakoak. Udazkenean 'ezkur urtea, elur urtea' esan eta betetzen ari dela dirudi.

Loading player...
|2018/02/08 11:35
“No desistimos en nuestro intento de que Gipuzkoa sea un territorio libre de incineradoras”

El movimiento Anti Incineradora ha convocado una manifestación para el 24 de febrero en Donostia. Juanmi Galatas ha afirmado en Kale Gorrian que aunque las obras en Zubieta estén en marcha “la incineradora se puede parar”. Si finalmente no es posible señala que “habrá que ver las formas para que no se ponga en marcha o para que no tenga basura para su funcionamiento”. El movimiento quiere subrayar la actitud de miles y miles de guipuzcoanos que reciclan de forma eficiente. “Las basuras de miles de personas no necesitan incineradora”, sentencia Galatas.

Loading player...
Kattalin Miner|2018/02/07 20:58
Bi gako M8ko emakume grebaz

Gaurkoa “Gakoa” Kattalin Minerrek eman digu. Zehazki, martxoaren 8rako Euskal Herriko mugimendu feministak deitu duen emakume grebaren inguruan hausnartu du Minerrek.

Loading player...
|2018/02/07 14:33
[TERTULIA] 8 de marzo, cajas de resistencia y Julen Ibarrondo

En la tertulia de Kale Gorrian hemos reflexionado con Irantzu Varela y Guillermo Paniagua sobre la convocatoria de huelga del 8 de marzo y hemos puesto un dato sobre la mesa: en Nafarroa 200 niñas están en riesgo de sufrir la mutilación genital. También hemos tratado la petición de información a los sindicatos por parte del la Hacienda vizcaína sobre los pagos de las cajas de resistencia. Para acabar, reflexiones ante la inminente encarcelación del joven alavés Julen Ibarrondo.

Loading player...
Orria 2/ 128