Zubietako lanak dagoeneko martxan dauden honetan erraustegia gelditzea oraindik ere posible ote den galdetuta, Belaustegik ez du zalantzarik egin; «Agintarien kontrakoa dioten arren, erraustegia gelditzeko garaiz gaude». Gurasos plataformako kideak nabarmendu duenez, «erraustegia egiteko 230 milioi behar dira, baina martxan jartzeko 1000». Udazkenerako mobilizazio berriak iragarri ditu Gurasos plataformako bozeramaleak.