"Anartz oso Bowiea da"

David Bowieren Ziggy Stardust lanarekin Capsula taldeak eskainitako kontzertura batera joan ziren Fermin Etxegoien eta Anartz Bilbao. Batak zein besteak asko dute Bowieri buruz kontatzeko. Etxegoienek hunkidura handiz jaso du haren heriotza. Anartzek nola ezagutu zuen kontatu digu. "Aladdine sane" eta "Modern love" kantuak hautatu dizkigute.

Audio_placeholder

"Anartz oso Bowiea da"

Loading player...
Fermin Etxegoien eta Anartz Bilbao
Fermin Etxegoien eta Anartz Bilbao

Euskal Bowierik bat ote dugun galdetuta Fermin Etxegoienek esan digu Anartz bera nahiko bowiea dela.

Fermin Etxogoienek "Aladdine Sane" kantua entzuteko proposatu digu.

 

Eta hau Anartz Bilbaoren kantu proposamena:

 

 Jakin dugu, Igor Elortza bertsolariak ere gustoko duela David Bowie. Are gehiago, zuzenan ikusteko aukera izan zuen. Eta noski, berari ere galdetu diogu Bowieri buruz.

"Bowieren elegantziak eta estetikak inpaktatu gituen" esan digu Igor Elortzak gaur goizean Kalegorrianen.

Hau Igor Elortzak proposatutako abestia:

Las Marines diska jartzailetako kidea da Ines Garcia. Hamabostero, ortzegunetan egiten dute Las Marinesek (Maria Ugartetxea eta Ines Gacia) Yellow Submarines saioa Info7 irratia. "Zarauzko liburutegian ezagutu nuen Bowie" esan digu Inesek gaur Kalegorrianeko saioan.

Hemen, Ines Garciak proposatu digun kantua.