"17 urterekin Zarauzko liburutegian deskubritu nuen Bowie"

Yellow Submarine info7 irratiko musika saioko gidari Ines Garcia oso David Bowie zalea da. Hain zuzen, saio berezia prestatu dute berak eta Maria Ugartetxeak datorren ostegunerako. Inesek kontatu digu bere kabuz deskubritu zuela Bowie 17 urterekin Zarauzko liburutegian eta txundituta geratu zela bai musikalki eta baita estetika aldetik ere. "Starman" kantua hautatu du.

Audio_placeholder

"17 urterekin Zarauzko liburutegian deskubritu nuen Bowie"

Loading player...
Las Marines
Las Marines

 Jakin dugu, Igor Elortza bertsolariak ere gustoko duela David Bowie. Are gehiago, zuzenan ikusteko aukera izan zuen. Eta noski, berari ere galdetu diogu Bowieri buruz."Bowieren elegantziak eta estetikak inpaktatu gintuen" esan digu Igor Elortzak gaur goizean Kalegorrianen.

Hau Igor Elortzak proposatutako abestia:

 

David Bowieren Ziggy Stardust lanarekin Capsula taldeak eskainitako kontzertura batera joan ziren Fermin Etxegoien eta Anartz Bilbao. Batak zein besteak asko dute Bowieri buruz kontatzeko. Etxegoienek hunkidura handiz jaso du haren heriotza. Anartzek nola ezagutu zuen kontatu digu. "Aladdine sane" eta "Modern love" kantuak hautatu dizkigute.

Euskal Bowierik bat ote dugun galdetuta Fermin Etxegoienek esan digu Anartz bera nahiko bowiea dela.

Fermin Etxogoienek "Aladdine Sane" kantua entzuteko proposatu digu.

 

Eta hau Anartz Bilbaoren kantu proposamena: