|2016/01/12
"Hollywooden erabaki bakoitzak 10.000 euro balio du gutxienez"

Datorren otsailaren 28an desberdin bizituko dugu Oscar Sarien banaketa jaialdia, "begi desberdinekin" jarraituko duela Loreak pelikulako lan taldeak aitortu digu Xabier Berzosa ekoizle eta Moriartiko kideak. Euskaraz egindako pelikula azkenean Hollywoodeko lehiatik kanpo geratu da baina lortutakoa handia izan da. AEBetan egindako promozioaz, euskal zinemaren industriari egindako ekarpenaz eta erronkez hitz egin dugu berarekin.

Loading player...
|2015/12/30
Agur Motorhead! Laster arte Lemmy.

70 urte bete eta egun gutxira hil da Lemmy Kilmister Motorhead rock talde ezaguneko baxujole eta abeslaria. Ahoan bilorik gabekoa zen Lemmy, whisky, speed eta txapon-makina zale amorratua. Guk ere egin nahi izan diogu gure omenaldia, eta astelehenero etxe honetan Burdinola Heavy Metal saioa egiten duen Inaxio Esnaolarekin hitz egin dugu. Kasualitate hutsa izanen da, baina, Burdinolako azken bi saioetan aipatu ditu Motorhead-en kantuak.

 

Loading player...
|2015/12/30
Igande honetan izango da elkartasun bertso saioa Oiartzunen

Jose Luiz Olaziregik esan digun moduan "zoritxarrez, 26 urte bete ditu aurten Etxeratek antolatzen duen bertso saioak, nahago genuke hau izatea azkena". Herbestean dauden iheslariak eta espetxeetan dauden euskal herritar guztiak etxera ekartzeko antolatzen da urtero bertso saio hau.

Loading player...
|2015/12/28
Bake kontzertua  eskainiko  dute Bizardunak eta Esne Beltza taldeek  Garoa liburudendan

Arratsaldean eman du albistea ezagutzera Garoa liburu-dendak, eta dagoeneko agortu egin dira sarrera guztiak. Datorren urtarrilaren 10ean, Paperezko Kontzertua eskainiko du Nafarroako Bizardunak folk taldeak eta  Esne Beltzaren kantuak bertsionatuko ditu. Garoa Liburudendako Oier Arantzabalek azaldu digu, damututa dagoela  Bizardunak-eko Cabeza de Fuego  Esne Beltzaren azken singleaz publikatu zuen Facebookeko postarekin. Batez ere,  horrek sortatuako kalapitarekin. Horregatik bake itun kontzertua eskainiko dute Garoa Liburu-dendan datorren urtarrilaren 10ean. Ilara luzeak egin dira denda atarian. Mikel iturria blogaria izango da dinamizatzailea eta   jakin dugu  Gorka Bereziartua kazetaria  izan da lehendabizikoa akreditazioa eskatzen.

Loading player...
|2015/12/23
Fermin Muguruzaren NOLA? proiektu berria hizpide Kalegorrian saioan

Atseden hartzeko ia tarterik gabe, proiektu berria aurkeztu du Fermin Muguruza musikariak urtearen azken txanpa honetan. NOLA? izena duen proiektu bikoitzarekin dator oraingoan Irungo artista, dokumental bat eta 10 kantuz osaturiko diska biltzen dituen proiektua, hain zuzen.

Loading player...
|2015/12/22
Jatekoa eta musika

Gabonetatik zer du gustoko Leire Lopezek? Jatekoa. Horregatik, jatekoarekin lotutako kantuak ekarri dizkigu musika proposamenen tartean. Horien artean, Mursegoren Hegaluzea pistoarekin, Tapia eta Leturiaren Ogitxo beltzarana, Kanal Kapilaren pobre tofu edota Makalaren Meneito magistral. Gozatu!

Loading player...
|2015/12/21
"Gustura nago baina rebantxarako gogo txiki bat geratuko zait"

Hirugarren postua eskuratuta hurrengo egunean eta baita datorrenetan ere gustora esnatu dela adierazi digu Agin Laburuk. Azken bertsotan erori zen arren, talde gisa aritu zirela eta guztiek egin ziotela ekarpena finalari uste du. Aitortu digu, hori bai, rebantxarako gogo txiki bat geratu zaiola.

Loading player...
|2015/12/21
"Beñat nire debilidade handi bat da, oso polita izan zen berarekin konpartitzea"

Buruz buruko lehiatuaren ostean bigarren geratu zen Alaia Martin larunbateko finalean. Gorputzaldi lasaiarekin topatu dugu, "txapeldun mundiala" dugula esanaz. Txapeldunari buruz galdetuta esan du oso gutxitan ikusi duela Beñat lekuz kanpo, bazekiela ongi egingo zuela eta kontentu dagoela "horrelako momentu polita berarekin konpartitzeagatik".

Loading player...
|2015/12/21
"Barrura begira jartzen asmatu eta ahots hori aurkitu izanak du balioa"

Pozik eta umil agertu zaigu Gipuzkoako bertsolari txapelduna, Beñat Gaztelumendi. Txapelketan oso ondo pasa duela baina ez dela erraza izan aitortu digu "oso argi nuen zer nahi nuen, lortu dut baina oso muturrera eramanda". Lorpen kolektiboa ere gehitu dio finalari, Alaia eta bien arteko buruz burukoa, belaunaldi baten ordezkaritza mahai gainean jarriz. Finala zortzien artean eraiki zutela ere gaineratu du. Alaia Martin eta Agin Laburu gustora, 2. eta 3. postuarekin.

Loading player...
|2015/12/18
"Emakumezkoak bertsotan ikusteak izugarrizko poza ematen dit"

Inaxi Etxabek jarriko dio bihar txapela Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako irabazleari. 1933an Oikian jaioa eta gaur egun Zarautzen bizi da. Etxe giroan sortu zitzaion bertsozaletasuna eta gazte-gaztetatik hasi zen bertsoak egiten. 50eko hamarkadan zenbait sari ere jaso zituen. Baina garaiko bertsolari emakumeen moduan, bertso jarduera ezin izan zuen plazetara eraman, gizonezkoen eremua zelako. Orain, plaza ukatu zaien bertsolari emakumeen belaunaldi oso baten ordezkari gisa jarriko dio txapela irabazleari.

Loading player...
Orria 79/ 91