"Bowieren elegantziak eta estetikak inpaktatu gintuen"

Igor Elortzak David Bowie zuzenean ikusteko aukera izan zuen duela hogei urte Katalunian. Musikariaren elegantzia eta estetikaren zainketa nabarmendu dizkigu berak. Hertzainak bezalako euskal taldeen bitartez ezagutu zituela Bowie, Lou Reed eta beste hainbat aipatu digu. "Ziggy stardust" kantua aukeratu du Elortzak.

Audio_placeholder

"Bowieren elegantziak eta estetikak inpaktatu gintuen"

Loading player...
Igor Elortza
Igor Elortza

Las Marines diska jartzailetako kidea da Ines Garcia. Hamabostero, ortzegunetan egiten dute Las Marinesek (Maria Ugartetxea eta Ines Gacia) Yellow Submarines saioa Info7 irratia. Zarauzko liburutegian ezagutu zuen Bowie.

Hemen, Ines Garciak proposatu digun kantua.

David Bowieren Ziggy Stardust lanarekin Capsula taldeak eskainitako kontzertura batera joan ziren Fermin Etxegoien eta Anartz Bilbao. Batak zein besteak asko dute Bowieri buruz kontatzeko. Etxegoienek hunkidura handiz jaso du haren heriotza. Anartzek nola ezagutu zuen kontatu digu. "Aladdine sane" eta "Modern love" kantuak hautatu dizkigute.

Euskal Bowierik bat ote dugun galdetuta Fermin Etxegoienek esan digu Anartz bera nahiko bowiea dela.

Fermin Etxogoienek "Aladdine Sane" kantua entzuteko proposatu digu.

 

Eta hau Anartz Bilbaoren kantu proposamena: