|2016/02/02
"Behin tokatuko eta atzean dagoena ikusi eta bizitzen ari naiz"

Putzuzulotik Mujer Hoy-ra edota Goya sarietara! hala azaldu digu Iraia Elias aktoreak. Larunbatean banatuko diren Goya sarietarako izendatuta dago emakumezkoen errebelazio aktore onenen artean. Aitortu digu esperientzia "kañeroa" izaten ari dela, barne borroka ere eragin diona, baina oso interesgarria. Antzerkitik zinemarako saltoa errepasatu dugu berarekin.

Loading player...
|2016/02/01
Mikrotik makroaz idazten

Annie Ernaux idazle frantsesaren obra ekarri digu Danele Sarriugartek literatur proposamenen tartean. Bere bizitza oinarri hartuz gizarteko hainbat gaien iguruko gogoeta nagusitzen da idazlearen obran. Generoaz eta klase diferentziaz egindakoak nabarmendu dizkigu Sarriugartek. Ahozkora ere irakurri ditugu zenbait pasarte.

Loading player...
|2016/02/01
Ezkerra ere mainstream kulturaren asimilazioan?

Ezkerrak kulturarekin duen harremanaz eta kultur ereduen eztabaidan duen kokapenaz hausnartu dugu Anartz Bilbao eta Ibai Etxezarragarekin. Bigarren mailakoa ote da kultura esparru ezkertiarrentzat? Proiektu handiekiko erresistentzia apurtu behar da?

Loading player...
|2016/01/30
"Musika alde batera uztea ez zaigu burutik pasatzen"

Azken kontzertua eskainiko du gaur Kasernarat taldeak Irunen, Hazia Kultur Elkartean. Horrela, bost urteko ibilbideari amaiera emango diote. Baina argi dute musika egiten jarraituko dutela eta taldearen arima denaren kasuan Eneritz Furyak bakarkakoan jarraituko du Eneritz Dueso ahotsa, gitarra eta trikitixak. Bakarkako diskorako kantuak grabatzen ari dela esan digu. Akustikoa ere eskaini digu.

Loading player...
|2016/01/27
Bertsoa osatzeko erabakiak bistaraziz

Larunbat honetan izango da Bertso Eguna Donostiako Kursaalen eta aurten euren erabakiak bistarazi beharko dituzte bertsolariek arratsaldeko saio nagusian; betsolariek gaia entzun eta hartu behar izan dituzten erabakiak izango dituzten hizpide. Goizeko saioa kaletik oholtzara eramango dute aurten eta afalostekoa berriro Kursaalera itzuliko da.

Loading player...
|2016/01/26
Emarock, agertoki gainean bada hobe

Musikan aritzen diren emakumeei protagonismoa eta espazioa ematea du helburu Emarock proiektuak. Erakusketa ikusgai dago Errenteriako Xenpelar etxean hilaren 30 bitarte eta gaur "Iragana, oraina eta geroa" dokumentala eskainiko dute. Saioa Cabañas arimarekin hitz egin dugu.

Loading player...
|2016/01/26
Salbatu daiteke 2016 Hiriburutza?

[TERTULIA] Kritiko, oso kritiko agertu zaizkigu Axier Lopez eta Lorea Agirre Kultur Hiributzarekin eta zehazki larunbateko ekitaldiarekin. Zerbait salbatzekotan egitarauaren zati bat salbatuko luke Agirrek, gainerakoan zentzu guztia gadu duen eta izan nahia eta ezina agerian geratzen ari den ekimena dela adierazi digute. 

Loading player...
|2016/01/25
Hiriburutzaz paso egin ala erabili?

[TERTULIA] Galdera hori jarri diegu mahai gainean, besteak beste, Loretxu Bergunian eta Gaizka Amondaraini. Ez batak ez besteak ez zuten jarraitu larunbateko ekitaldia,  hala ere, kritiko dira hasieratik ekimenarekin. Bergunianek argi du hiriburutzarekin lotutako guztia saihestuko duela, Amondarainek berriz, baliatu beharra defendatu du.

Loading player...
|2016/01/22
"Euskal zinemaren loraldira iritsiko gara audientzia berreskuratzen dugunean"

SGAE fundazioaren saria jaso du Miren Manias ikerlari eta gure kolaboratzaileak Euskarazko zinemaren produkzioa eta finantziazioa (2005-2012): hamaika fikziozko film luzeren azterketa ekonomikoa doktore tesiarekin. Euskal zinemak bizi duen balizko loraldiaz galdetu diogu baita industriaz ere. Argi du euskal zinemaren industria badugula baina loraldi erabatekoa publikoak euskarazko fikzioa ikusten duenean iritsiko dela dio.

Loading player...
|2016/01/22
"Otegi izen eta aurpegi bat da nazioartean baina kantua pluralean da"

Free Otegi, Free Them All kantu bat, bideoklip bat eta aldarri bat dira. Aste honetan aurkeztu den ekimen berrian parte hartu duten musikari, abeslari eta idazlearekin hitz egin dugu. Edorta Jimenez idazleak jarri dio letra, Martin Luther King-en hitzak oinarri hartuta. Berarekin eta Xabi Solano, Maite Arroitajauregi, Jon Gurrutxaga eta Pettirekin hitz egin dugu.

Loading player...
Orria 77/ 91