

Hiru gauza eskatu dizkio aurki hasiko den 2018. urteari Karmelo Ayestak: batetik, euskaldunok ez ahaztea gure ametsak, eta egunero gogoratzea libre garela erabakitzeko eta etorkizun hobea hautatzeko.
Hiru gauza eskatu dizkio aurki hasiko den 2018. urteari Karmelo Ayestak: batetik, euskaldunok ez ahaztea gure ametsak, eta egunero gogoratzea libre garela erabakitzeko eta etorkizun hobea hautatzeko.
Joan den larunbatean, 'Bide eman euskarari' lelopean, Iruñean egindako manifestazioari begira jarri da euskararen gizarte erakundeen Kontseiluko Paul Bilbao. Kezkagarria deritzo, oraindik ere, hizkuntza berdintasuna aldarrikatzen ibili beharrari.
'Ondarebideak' proiektuari buruzkoak ekarri ditu Saroi Jauregi Aiestaran, Elhuyarreko Hizkuntza eta Teknologia unitateko komunikazio-arduradunak gurera. Ondare digitala atzitu erabili eta interpretatzeko modu berri gisa definitzen duten egitasmoari dagokionez, zehaztu du Euskal Herriko zenbait museo, liburutegi eta artxibotako ondare digitala biltzen duela.
Batzar nagusia egin zuen UEMA Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak, larunbatean, Ikaztegietan. UEMAko kide diren udaletatik heldutako dozenaka eta dozenaka alkate eta zinegotzi elkartu ziren, eta udal berri bat ere onartu zutenUEMAko kide gisa: Orozko. Josu Labaka lehendakariak ongietorririk beroena egiteko baliatu du gurean. Horrez gain, 2017an egindakoak gogoratu, eta 2018an landuko dituzten ildoak ere onartu zituzten, beti ere udalerri euskaldunen funtzioari eta ardurari helduta.
Euskararen erabilera arlo informalean indartzea gakoa iruditzen zaio Estiñe Astorkiari, kirol arloa nabarmendu du, besteak beste. Gernika-Lumoko Udalak bidea urratu omen du kirolean euskara sustatzeko, kirol arloa erreferentea delako herri horretan. Astorkiari iruditzen zaio, gainera, euskarak eta kirolak, biek loturak sortzeko balio dutela.
Aurtengo Durangoko Azoka amaitu bada ere, Puntu EUS fundazioko Josu Waliñoren ustez, euskaldunontzako peregrinazio zita da.
Abenduren 1ean, 'Ez dok hiru' ikustera joateko aukera izan zuen Leire Narbaizak euskaltegiko ikasleekin. Funtzioa hasi aurretik, Mikel Martinez aktoreak antzezlana Mikel Laboa zenari eskainiko ziotela iragartzean, ikasle batek Laboa nor zen galdetu zuen.
Euskalgintzaren bidea luzea izan da, eta izango da, eta Manex Agirreren ustez, egoeraren komenientziaren arabera jarri ahal zaizkio bide luze horri nahi diren adjektiboak: nekagarria, gogorra, etsipen-sorrarazlea, ilusioz beterikoa, ederra eta alaia...
Azkue fundazioko Iurdana Acasusok nabarmendu duenez, aurtengo Durangoko Azokak tokitxo bat egin dio euskarazko Wikipediari.
Nous vous avons envoyé un e-mail de vérification à . Lisez-le et cliquez sur le lien
2018ko maiatzaren 25ean indarrean jarri zen datuen pribatutasunari buruzko Europako lege berria. Horregatik, gure Lege Oharra eguneratu egin genuen eta irakurri eta onartzeko eskatzen dizugu.
El 25 de mayo de 2018 entró en vigor la nueva ley europea de protección de datos. Por ello, actualizamos nuestro Aviso Legal y te pedimos que lo leas y lo aceptes.
Le 25 mai 2018, la nouvelle loi européenne sur la protection des données est entrée en vigueur. Pour cette raison, nous avons mis à jour nos Mentions Légales et nous vous demandons de les lire et de les accepter.
On May 25, 2018, the new European data protection law came into force. Therefore, we have updated our Legal Notice and we'd ask you to read and accept it.
Le plus lu