Josu Waliño
Josu_walin_o
"Nola sustatu haurren irakurzaletasuna, gurasoen konplizitaterik gabe?"

Aurtengo Durangoko Azoka amaitu bada ere, Puntu EUS fundazioko Josu Waliñoren ustez, euskaldunontzako peregrinazio zita da.

Loading player...
15/12/2017 07:39

Aurtengo edizioak Waliñoren semearen irakaslearekin izandako bilerarekin bat egin du. Hark esan zion gurasoek ez dutela libururik erosten, ondorioz, etxean ez dela irakurzaletasunik sustatzen. Durangora iritsita, haur literaturako argitaletxe bateko arduradunek berretsi egin zioten irakasleak esandakoa. Waliñok beretzat eta semearentzat ere erosi zuen Durangon, ohikoa duenez, eta semeak liburua ikasgelara ere eraman zuen. Baina etxera bueltan, kontatu zuenez, ia gelakiderik ez zen joan Durangoko Azokara.