Hiru foruzain, Maravillas gaztetxearen atarian. (Iñigo URIZ / FOKU)
Loading player...
LABORDA

Bartzelonako LaBorda etxe kooperatiban laster hasiko da jendea bizitzen. Bartzelonako Sants auzoko proiektu aitzindari hau 2016an hasi ziren eraikitzen, auzoko behar komun batetik abiatuta: etxebizitzen garestitzearen ondorioz gazteaz ezin ziren auzoan bizi. Nazioarteko hainbat eredu aztertu eta gero aurkitu zuten eredua  etxebizitza kooperatiba erabilera lagapeneko erregimenean. Amaia Zurutuzak Hernán Cordoba proiektuko kidea elkarrizketatu du. 

Loading player...
Robert Redford

Con 81 años, Robert Redford se retira como actor tras 60 años y muchas películas a sus espaldas. Es curioso, con más de 100 películas como actor el Oscar se lo llevó por dirigir la película Ordenary People. Hemos analizado con el crítico de cine y colaborador de GARA Víctor Esquirol la figura de Redford. Entre festival y festival Esquirol nos ha hecho un hueco en su agenda. Acaba de llegar de Locarno, y está impaciente para que llegue el Zinemaldia que este año «promete».

Loading player...
Migratzaile talde bat Irunen, artxiboko irudi batean. (Gorka RUBIO/FOKU)

5 egunera luzatu dute  EAEtik igarotzen ari diren migratzaileek bertako aterpetxean gehienezere eman dezketen gau kopurua. Orain arte 3 egunekoa zen. Baina, erabakia hartu bada ere, zailatasunak daude praktikara eramateko. Irunen laugarren egunez egin dute batzuek aterpetxean, baina hori orokorra ez dela azaldu digu SOS Arrazakeriako Jon Aragunerenek.

Loading player...
ASKEKINTZA DONOSTIA

Donostia Antitaurina Orain, Eguzki eta Askekintza kolektiboek zezenketen aurka protesta egiteko manifestazio deialdia luzatu dute biharko, abuztuaren 11erako, arratsaldeko 18:00tan Donostiako Bulebarrean. Honen leloa “Zezenketarik ez, ez Donostian, ez inon!” izango da. Horren inguruan berbetan aritzeko gurekin izan dugu Askekintzako Maite Moraza aktibista.

Loading player...
Orekan Borda Txakur Egoitza Aitor

Aitor Barrenetxeak kudeatzen du Orekan Borda txakur egoitza. Asko dira oporretan joan nahi eta txakurrarekin zer egin ez dakitenak, eta arazo horri irtenbidea ematen dio Urnietan dagoen txakur egoitza honek. Bertara hurbildu da Amaia Zurutuza kazetaria. 100tik gora txakurrentzako dago lekua eta baldintza zorrotzak bete behar dira horrelako egoitza bat irekitzeko. «Argi nuen hiritik hurbil ireki behar nuela egoitza»  dio Barrenetxeak, argudiatuz horrelako zerbitzu batek logikarik ez duela herri giroan. 

Loading player...

Saioa Dominguez eta Zorion Egileorrekin izan gara gaur, beraiek dira aurten Bilboko Txupinera eta Pregoilaria. Hain zuzen Egileorrek eman zuen mezua Herri Irratitik, jendea biltzeko manifestazio batera, jai herrikoi batzuk bultzatzeko. Dela 41 urte gertatu zen hori. Larunbatean hasiko da Bilboko Aste Nagusia, eta urduritasun puntua ere badute Dominguezek eta Egileorrek. Mari Jaiaren etorreran zer errango ote duten galdetuta, argi dute, eskerrak eta animoak eman konpartsa guztiei.

Loading player...

Antiguako Txantxarreka gaztetxeko kideek hirira iristen ari diren errefuxiatuentzako harrera gunea sortzea erabaki dute, eraikina etorkinen beharrei erantzuteko baliatuz eta hauei arreta eta laguntza eskainiz. Gaur 15 pertsona egon dira lonetan, horien artean 2 haur. Instituzioetatik erantzun sendo bat ematen ez zenez, eta baliabide nahikorik ez zegoenez Harrera sareak egin zien proposamena gaztetxea errefuxiatuentzako harrera gune bezala erabiltzeko. Larunbat honetarako deitu dute manifestazioa «guazen Antiguo harrera auzo bilakatzera» lelopean. Antiguoko elizatik abiatuko da manifestazioa 12:30tan.

Loading player...

Herriz herri ibiltzen da Garikoitz Lasa berak eskuz egindako buruhandi eta gurpildun zezenekin. «Ohiko barraken alternatiba» bezala sortu zuen hau Lasak. Gaur egin 12-15 kiliki eta 4 gurpildun zezentxo ditu. Eguraldiak laguntzen badu behintzat, herriko plazan postua jarri eta euro baten truke, buruhandia jantzi, ondokoa xaxatzeko maskuria eskutan hartu eta 10 minutuz jolas dezakete umeek.

Loading player...

Zerikua badu entzuten dugun musikak jaten dugunarekin? Galdera horri erantzun dio Nerea Segura nutrizionistak, eta erantzuna da bai. Musika klasikoa, funkya edo metala...zer eragiten digu bakoitzak? Zer jan nahi dugu musika bat edo bertze aditzerakoan? Adibidez, musika klasikoa dagoen jatetxe batean, karta emanez gero garestiena edo sofistikatuena aukeratuko dugu...

Loading player...

1938an, Toribio De La Mazak izozki-denda bat ireki zuen Zarautzen, Kale Nagusi-ko 13an, bere etxe-bizitza ondoan zuen lokalean. Denborarekin, May Tere gozotegian transformatu zen, Zarautzen ondo ezagutua. Jose Luis De La Maza, Toribioren semeak, ez zuen izozkien sektorearekin kontaktua galdu ezta haren kideak, gozotegiak alegia. Horrela, bere alaba Amaia eta Carlos Arribasek 1990an erabaki zuten tradizio familiarra jarraitzea eta izozki-denda bat Zarautzen irekitzea berriro. Alaba Irenek ere bertan egiten du lan, gaur berarekin hitz egin dug helatuen inguruan. 60 zapore baino gehiago eskaintzen dituzte gaur egun.

Loading player...

Aiako Harria Parke Naturalak inguruko herri asko hartzen ditu. Oiartzungo Arditurri meatzeetan bada interpretazio zentru bat. Erromatarrek hasi eta duela gutxi arte ustiatutako eremua bixita dezakegu Itsaso Arizetak esan digunez. Aiako Harriko granitozko egiturak, berezi egiten du ibilaldiak egin eta tontorretara igotzea. Ondare etnografiko eta historiaurreko oso aberatsa du bestetik, Oiartzungo mugan ikus daitezke trikuharri, cromlech...

Loading player...
KARELEAN
  Nafarroako Gaztetxeen loraldia
INFO7 IRRATIA
Loading player...

Mendillorri, Berriozar, Tafalla, Lizarra, Errotxapea, Lodosa, Burlata...Nafarroa Gaztetxe loraldia bizitzen ari da.  Gaur gurean izan ditugu Lizarrako, Tafallako eta Burlatako gaztetxeetako kideak. Dela hamarkada batzuk gertatu bezala, hainbat herritan gaztetxeek ateak ireki dituzte berriz ere «Maravillas Gaztetxearekin domino efektu bat eman da» erantzun dute loraldi honen zergatiaz galdetuta. Iruñeko Maravillas gaztetxearen kontra desalojo agindu bat dago, horren inguruan galdetuta erantzuna garbia da, erantzun bateratu bat emango dela: «gaztetxe bat ukituz gero, Nafarroako gaztetxe guztiak ukituko dituzte».

Elektro Funk
Loading player...

Belaunaldi gazteekin bat egin duten metala nabarmendu du Burdinola saioak. Australiako Parkway Drive taldearen "Reverence" diskoa izan dute protagonista, nazioarteko nobedadeen artean. Caliban, As I Lay Dying, The Raven Age eta Blood Stain Child banden berriena ere eskaini dute. Herriko Burdina atalean, berriz, The Broken Horizon taldearen "Desolation" diskoa nabarmendu dute, Neriva, Irkaia eta Anestesia banden doinuekin batera.

Bat egin heavy metalarekin!

Loading player...

 

 

Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak (Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak) diruz lagundua
Cookies icon

Cookien erabilpena. info7.eus-k bere cookiak eta hirugarren batzuenak erabiltzen ditu nabigazio esperientzia hobetzeko, azterketa analitikoak egiteko eta intereseko edukiak eta publizitatea eskaintzeko. Nabigatzen segituz gure cookien politika onartzen duzula ulertuko dugu.

Uso de cookies. info7.eus utiliza cookies propias y de terceros para mejorar la experiencia de navegación, realizar analíticas y ofrecer contenidos y publicidad de interés. Al continuar con la navegación entendemos que aceptas nuestra política de cookies.