|12/12/2017
"Hasiko dira Walmapuko nekazari eta kaletarren seme-alabak euren hizkuntza maitatzen"

Maputxeen mapuzugun hizkuntza biziberritzeko ahaleginaz aritu da Garabideko Marisa Barrena gurean.

Loading player...
|12/12/2017
"Hizkuntza politika publiko eta integrala dut amets, ea 2018ko abenduan zer idazten dudan"

Abenduan sartuta, 2018rako desioak ekarri ditu AEK-ko Mertxe Mugikak gurera. Izan ere, abendua euskararentzako egun bereziz josita dagoela argi du, hala ere, egunotako ospakizunek hausnartzera eraman dute. Iazko abenduko berrikuntzek zer pentsatua eman zion, eta orduko nahia betetze bidean dagoela uste du.

Loading player...
|11/12/2017
"Jarrera aktiboa eskatzen diegu Iruñeko Udalari eta Nafarroako Gobernuari: haur eskolak euskaraz auzo guztietan"

Administrazioan Euskaraz Taldeko Joseba Otanoren ustez, bi urteotan argi gelditu da Nafarroako herritarrek euskarazko haur eskolak nahi dituztela auzo guztietan, eta eskaintza dagoenean bete egiten dela.

Loading player...
|11/12/2017
"Eskubidea dut EAEn jarduera oro euskaraz egitea, baina aukerarik ez"

Ipar Euskal Herrian jasaten duten hizkuntza diskriminazioa hartu du hizpide Hizkuntza Eskubideen Behatokiko Haizpea Abrisketak. Haurra zela, Lapurditik Gipuzkoara joatean, euskaraz egiteko zuen aukeragatik etxean sentitzen zela oroitzen du, eta Hego Euskal Herrian egoera hobea zela uste zuen.

Loading player...
|06/12/2017
"Durangoko azoka plaza itzela da ohartzeko ez garela hain txikiak"

OEE Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeko Iñaki Peña gaur abiatuko den Durangoko Azokari begira jarri da.

Loading player...
|05/12/2017
"Aldekotasunetik haragoko urratsak egin eta lorpenak azaleratu nahi dira 'Euskaraldia'-rekin"

Euskaltzaleon Topaguneak eta Lakuako Gobernuak elkarlanean ondu duten Euskaraldiari begira jarri da Iker Martinez de Lagos. Haren ustez, egitasmo baten bueltako eragileen arteko elkarlan praktikoa abian jarri dute Euskaraldiarekin, euskararen erabileran eragiteko faktore zehatzak kontuan hartuta.

Loading player...
|04/12/2017
"Iparraldea badela dakitenentzat, Australia baino urrunago dagoela dirudi, abertzaletasun hankamotza da hori"

Sarri aipatzen badu ere, berriz ekarri du Hego Euskal Herriko herritarrek Ipar Euskal Herriarekiko duten errespetu faltaren salaketa Alex Artzelusek. Behin eta berriz horren adibideak ikusten baititu inguruan, eta hori arrazoitzeko pasadizo zenbait ere azaldu ditu.

Loading player...
|01/12/2017
"Ahobizientzat erronka da jabetzea euskara denontzat dela, uste gabekoak ere ulertzen duela"

Abenduaren 3a, Euskararen Nazioarteko Eguna, ate joka izanda, euskalgintzak eta erakunde publikoek elkarlanean sustatutako Euskaraldiari begira jarri da Eneritz Albizu ere.

Loading player...
|30/11/2017
"Aukera dugu hizkuntza ohituretan eragin eta espazio guztietan erabilera areagotzeko"

Joan den astean aurkeztutako Euskaraldia dinamikaz hitz egin du Bai Euskarariko Rober Gutierrezek gurean.

Loading player...
|29/11/2017
"EHtik ez da ikusten diasporan egiten den lana, kultura zabaltzen eta euskara ikasten"

Argentinan izan da Ainara Maya, han ospatzen den euskal astea aitzakia hartuta.

Loading player...
Page 2/ 58