Manex Agirre
Manex_agirre2
"Askotxo entzuten dut euskararen aurrerabidea babes eta kontserbazio-terminoekin defendatzen"

Euskalgintzaren bidea luzea izan da, eta izango da, eta Manex Agirreren ustez, egoeraren komenientziaren arabera jarri ahal zaizkio bide luze horri nahi diren adjektiboak: nekagarria, gogorra, etsipen-sorrarazlea, ilusioz beterikoa, ederra eta alaia...

Loading player...
13/12/2017

Nafarroa Garaira begira jarri da eta uste du gutxitan ikusi direla hain bat eginda, hain une berean, euskararen hainbeste borroka esparru, une honetan Nafarroa Garaian bezala: instituzio eta legeen esparrua, lurraldetasunarena, komunikazio eta marketing politikoarena, esparru ekonomikoa. Hezkuntzako oposizio-lehiaketarako zerrenda bakarra proposatu du Nafarroako Gobernuak, hizkuntza-bereizketarik gabe. Eta, Agirrek nabarmendu du horrek agerian utzi duela UPNk eta PSNk urtetan egin duen "mehatze-lana". Nafarroan gertatzen denak, ordea, EAEra begira jartzera ere eraman du Agirre, eta nabarmendu du erkidego horretan ere euskararen zilegitasunaren ingurukoa dela egaizko bataila.