"XXI. mendeko Euskal Herrian, ezin argiago dugu arnasguneak mundura zabaldutako leihoak direla"

Batzar nagusia egin zuen UEMA Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak, larunbatean, Ikaztegietan. UEMAko kide diren udaletatik heldutako dozenaka eta dozenaka alkate eta zinegotzi elkartu ziren, eta udal berri bat ere onartu zutenUEMAko kide gisa: Orozko. Josu Labaka lehendakariak ongietorririk beroena egiteko baliatu du gurean. Horrez gain, 2017an egindakoak gogoratu, eta 2018an landuko dituzten ildoak ere onartu zituzten, beti ere udalerri euskaldunen funtzioari eta ardurari helduta.

Audio_placeholder

"XXI. mendeko Euskal Herrian, ezin argiago dugu arnasguneak mundura zabaldutako leihoak direla"

Loading player...
 Josu Labaka
Josu Labaka

Izan ere, azken urteotan, UEMAtik ahalegin berezia egin dute udalerri euskaldunen zaintza eta babesa zein garrantzitsua den ikusarazten, udalerri horiek euskararen arnasgune izaten segi dezaten, eta arnasgune horiek gero eta gehiago eragin dezaten euskararen biziberritzean, euskara lau haizetara zabaltzen. Labakaren hitzetan, horregatik da ezinbestekoa euskara benetan zeharlerrotasunez landuko duen hizkuntza politika nazionala. Hizkuntza politika horrekin soilik izango omen delako emankorra behetik gora egindako lana.