|16/02/2018 13:30
Sortzaileak.eus: euskal kultur sortzaileen erakuslehio.

Berriak emandako bekari esker, hilabete haseran aurkeztu zuen Gotzon Barandiaranek sortzaileak.eus atari digitala. Euskal Herrian arlo ezberdinetan dauden sortzaileen ikusgarritasuna bermatzea du helburutzat besteak beste. 2230 fitxa daude dagoeneko atarian, baina berritu eta elikatzeko finantziamendua behar dela adierazi du Barandiaranek. Ekarpen publikoa izaki, erakunde publikoen inplikazioa batik bat.

Loading player...
|16/02/2018 13:18
Mimo handiz egindako lan intimista kaleratu du Morauk

'Egunsentiak alperrentzat' izeneko lan berria kaleratu du Morauk. Oso disko berezia nabari dezakegu, izan letra intimistei dagokionez, gitarraren soiltasunari begiratuta, edota diskoa eskuan hartu eta barruan dituen altxorrei erreparatzen badiegu ere. Heriotza eta bere amaren gaixotasuna oinarri hartuta, barne barnetik abesten du Morauk. Entzute hutsarekin inguru intimo hori gailendu eta empatia giroa sortzen da.

Loading player...
|16/02/2018 10:42
"Los Visitantes" artea, hausnarketa eta dibertimendua

Igande honetan, Andoaingo Bastero Kulturgunean "Los Visitantes" ikusteko aukera izanen duzu. Asier Etxeandia, Valerie Tasso, Raketa Brokobitx, Enrico Barbaro, Arrate Etxeberria eta Jon Maiak artistek hartuko dute parte. Berezia da "Los Visitantes" asko du inprobisaziotik, hausnarketatik, eta noski dibertimendutik. Etxe bateko terrazan elkartu eta hantxe arituko dira gonbidatuak tertulian, eta gondibatu guztiak disziplia ezberdineko artistak izaki, hobekien badakiten hori egingo dute noski. Jon Maia bertsolariak azaldu digu nolakoa den "Los Visitantes" ikuskizuna.

Loading player...
|15/02/2018 13:14
Berriatuako Goikolau kobako aztarnategiak

Oier Gorosabelek Goikolau koban murgildu gaitu. IE norabideko azken aurreko galeriako hilobian, aztarna dezente aurkitu dira (zeramika sigillata erromatarra, kareharrizko diskoak, lepoko baten piezak, brontzezko, beirazko eta burdinezko piezak) eta honi esker IV-V mendeetakoak direla ziurta daiteke; halere, hilobiaren egiturak berak eta aurkitutako zenbait elementuk (silex puntak) Kalkolito / Brontze Aroetako ezaugarriak dituzte.

Loading player...
|15/02/2018 12:22
'Garizuma bero, negua da gero' esaten da. Aurten horrelakorik ez.

Azken hilabeteetako eguraldi makurrarekin kanpoko lanak ezin egin dabiltza nekazariak. Eguzki eskean dira, lurrak nahiko ur jaso du eta barazkiek argitasuna behar dute. Hori da hizketagai nagusia azoketan Lierni Elorzaren esanetan. Ordiziako azokan badira euren postua uzten dutenak, batez ere sasoiko produktuen amaierarekin. Berritasunik ere bada, esaterako Nabarreko postuan. Nafarroako Erriberako produktuekin etorriko dira Asier eta Alvaro datozen hilabeteetan.

Loading player...
|14/02/2018 13:38
"Kritika egiteko, kezkak deseraikitzeko, bakean ez uzteko umorea estrategia ezin hobea da"

Lankuk ekoitzita, 'Bakean dagoena bakean utzi' izeneko bikotekako bakarrizketa osatu dute Mirari Martiarenak eta Idoia Torregaraik. Hauek ezagututa, joaten diren lekura joaten direla, bake gutxi izango da. Euskara eta generoari buruzko hainbat kontu aletzen dituzte, betaurreko moreak jantzita. Umorea noski entretenimendurako bada, baina baita trasmititu nahi dituzten baloreak zabaltzeko ere.

Loading player...
|09/02/2018 13:37
Epaitu eta zigortu egingo dituzte Farolin eta Zarambolas Bilboko Aratusteetan

Gaur arratsaldean hasiko dira Aratusteak Bilbon, Farolin eta Zarambolas epaituz. Bihar berriz, goizean goizetik kalera ateratzeko deia egin du Konpartsetako Zuriñek. Sukalde erraldoia, umeentzako tailerrak, kontzertuak, fanfarre eta erraldoiak, mozorroen kalejira-lehiaketa, eta beste hamaika ekintzek kolorez beteko dute egun osoz Bilboko Erdigunea. Gonbidapena egina dago.

Loading player...
|08/02/2018 15:55
 Ez galdu "Ergela" antzerkia  Bastero Kulturgunean

"Ergela" antzerki obrak badu komediatik eta badu misteriotik. Enigmak askatzen ibiliko da  protagonista (Jose Apaolaza), psikologo gupidagabe batek (Sara Cozar) etengabe paratzen dizkion galderei erantzun nahian. Hala azaldu digu Joseba Apaolaza obrako protagonistak. Datorren otsailaren 16an [21:30] izango duzu Ergela ikusteko aukera Andoaingo Bastero Kulturgunean

Loading player...
|08/02/2018 15:05
Lehertu da festa Tolosan

Ostegun gizena izaki, Tolosako inauteriak abian dira. Eguerdian suziria jaurtitzearekin bat hasi da sei eguneko jaia. Guztira 77 karroza eta konpartsa eta 1.400 haur inguruk koloreztatuko dituzte Tolosako kaleak. Eider Olazar Elduaien txupinazoan izan da eta Tolosara joateko gako nagusienak eman dizkigu.

Loading player...
|08/02/2018 14:50
Agnes Varda zuzendariaren kartoizko irudia Oscarretako afarian

Gari Garaialde Bostok Photo-ko argazkilariak Donostiako Zinemaldian izan zuen Agnes Varda zine zuzendaria ezagutzeko aukera. Duela gutxi, AEBtan egin den Oscar sarien izendapenen afarian, Varda ez zen joan, baizik eta benetazko neurrira egindako irudiak bidali zituen.

Loading player...
Page 1/ 70