|02/11/2017
"Euskara erabiltzearen onurak erakutsi nahi dizkiegu kontsumitzaile eta merkatariei"

Bai Euskarari elkarteak euskarazko kontsumoa sustatzeko kanpaina abiaraziko du Gasteizen, Rober Gutierrezek gurean azaldu duenez.

Loading player...
|31/10/2017
"Batzuetan, hizkuntzaren hautuak adierazten du diskurtsoak berak baino gehiago"

Duintasunaz hausnartu du Karmelo Ayestak gurean. Uste du duintasuna gal daitekeela euskalduna izan eta parekoak euskaraz ulertu arren, erdara jotzen dugunean.

Loading player...
|30/10/2017
"Lehenetsi behar da ikasleek hizkuntza gatazka barneratzea, ikuspegi kritikoa izateko"

Euskara irakaslearen dekalogoa ekarri du Emuneko Txerra Rodriguezek gurera.

Loading player...
|27/10/2017
"Umore gabe, zertarako egia? Urria eta azaroa topa eginez agurtuko dira Oihanederren"

GEU euskara elkartearen 25. urtemugari begira jarri da Ane Pedruzo gaurkoan. Larunbatean ospatuko baitu 25. urtemuga elkarte horrek. Igandean, berriz, Oihanederren Hysteron ikuskizuna hartuko dute. Giza harremanen inguruko gogoeta bat, norberaren espazio pertsonala eta gainerako gizakien espazio pertsonalaren arteko tentsioaren ingurukoa.

Loading player...
|26/10/2017
"Herritarren esku dago motz gelditutako bola aitzinerat jaurtitzea, bultzada nahikoa ematea"

Katalunia ere Euskal Herria izan ote zen behinola galdetu dio Ainara Mayak bere buruari gurean. Jakina omen da garai batean euskararen herria Pirinio osoan zehar hedatzen zela ekialderantz, toponimiak frogatzen omen du hori. Duela gutxi, egun Huescan kokatuta dagoen  Loarreko gaztelu loriatsua ezagutzeko aukera izan du, Kataluniako Diadatik bueltan zetorrela.

Loading player...
|25/10/2017
"Nola da posible, Errigora abian, eremu hartako euskaldunei eskubideak ez aitortzea?"

Errigoraren kanpaina berriari erreparatu dio euskararen gizarte erakundeen Kontseiluko Paul Bilbaok. Aurten lelo gisa 'Zubigintza' baliatu izanarekin, bete-betean asmatu dutela iruditzen zaio. Kanpainan parte hartzen duten ekoizleak zoriondu ere egin ditu Bilbaok, ekoizle horiek urratsa egin dutelako euskaldunei produktuen informazioa euskaraz emateko.

Loading player...
|24/10/2017
 "Euskararekiko aldekotasuna zabaltzetik, urrats praktikoetan gauzatzera jo behar dugu"

EHE Euskal Herrian Euskarazen hausnarketa prozesuan, eragileak izan beharreko garapenaz aritu ziren, Koldo Zaratek gogora ekarri duenez. Garaiotan, ahalik eta EHE indartsuena eta ahaldundutako euskaldun kopuru handiena beharrezkoak direla nabarmendu du.

Loading player...
|23/10/2017
"Hiztegian gehitzeko hitza identifikatu duen edonork, proposa dezake"

Hiztegigintzari erreparatu dio Elhuyarreko Hizkuntza eta Teknologia unitateko kide Iker Manterola Isasak.

Loading player...
|20/10/2017
"Euskara zerbitzuetako ezagutza proiektuen zerbitzura jartzea indarrak metatzea da"

Aurtengoa, Araban euskarari "bai" esateko urtea dela nabarmendu du Estiñe Astorkiak. Haren hitzetan, Gasteizko Udalak hainbat urte darama ostalaritzan eta merkataritzan euskara sustatzen, eta haiekin elkarlanean ari dira Artezekoak.

Loading player...
|20/10/2017
“Gazteak euskara zabaltzeko agente aktibo izatea nahi da 'Salto! Gazte Topaketekin'”

Egun berezia omen da gaur UEMA Udalerri Euskaldunen Mankomunitatearentzat eta bertako kide diren 85 udaletako dozenaka gazterentzat. Izan ere, udalerri euskaldunetako gazteen topaketak antolatu dituzte lehen aldiz, eta gaur arratsaldetik igande arratsaldera arte, Orioko Itxaspe baserrian elkartuko dira guztiak.

Loading player...
Página 5/ 58