|22/12/2017
"Legeek baino, eguneroko jokabideak esango du euskara erabil daitekeen edo hiztunak baztertzen diren"

Hiru gauza eskatu dizkio aurki hasiko den 2018. urteari Karmelo Ayestak: batetik, euskaldunok ez ahaztea gure ametsak, eta egunero gogoratzea libre garela erabakitzeko eta etorkizun hobea hautatzeko.

Loading player...
|21/12/2017
"Nafarroako Parlamentuan, euskaldunok zigortzeari atea irekiko diote UPNk, PSNk, PPNk eta I-Ek"

Joan den larunbatean, 'Bide eman euskarari' lelopean, Iruñean egindako manifestazioari begira jarri da euskararen gizarte erakundeen Kontseiluko Paul Bilbao. Kezkagarria deritzo, oraindik ere, hizkuntza berdintasuna aldarrikatzen ibili beharrari.

Loading player...
|20/12/2017
"Igandean, BECen ikusi zen badela euskaraz bizitzeko herri gogoa, erdigunetik periferiara"
2017a amaitzear den honetan, Euskal Herriko administrazio eremu bakoitzean egindako urratsei erreparatu die EHE Euskal Herrian Euskarazeko Koldo Zaratek. Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoa barne hartzen dituen Euskal Elkargoak eremu horretako euskalduntzean eragin positiboa izan dezakeelakoan dago.
Loading player...
|19/12/2017
"Kontsulta hutsetik haragoko eskaintza da 'Ondarebideak', ibilbide digitalak osatzeko aukera"

'Ondarebideak' proiektuari buruzkoak ekarri ditu Saroi Jauregi Aiestaran, Elhuyarreko Hizkuntza eta Teknologia unitateko komunikazio-arduradunak gurera. Ondare digitala atzitu erabili eta interpretatzeko modu berri gisa definitzen duten egitasmoari dagokionez, zehaztu du Euskal Herriko zenbait museo, liburutegi eta artxibotako ondare digitala biltzen duela.

Loading player...
|18/12/2017
"XXI. mendeko Euskal Herrian, ezin argiago dugu arnasguneak mundura zabaldutako leihoak direla"

Batzar nagusia egin zuen UEMA Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak, larunbatean, Ikaztegietan. UEMAko kide diren udaletatik heldutako dozenaka eta dozenaka alkate eta zinegotzi elkartu ziren, eta udal berri bat ere onartu zutenUEMAko kide gisa: Orozko. Josu Labaka lehendakariak ongietorririk beroena egiteko baliatu du gurean. Horrez gain, 2017an egindakoak gogoratu, eta 2018an landuko dituzten ildoak ere onartu zituzten, beti ere udalerri euskaldunen funtzioari eta ardurari helduta.

Loading player...
|18/12/2017
"Kirolak eta euskarak loturak sortzeko balio dute, biak batuta, sarea indartzen da"

Euskararen erabilera arlo informalean indartzea gakoa iruditzen zaio Estiñe Astorkiari, kirol arloa nabarmendu du, besteak beste. Gernika-Lumoko Udalak bidea urratu omen du kirolean euskara sustatzeko, kirol arloa erreferentea delako herri horretan. Astorkiari iruditzen zaio, gainera, euskarak eta kirolak, biek loturak sortzeko balio dutela.

Loading player...
|15/12/2017
"Nola sustatu haurren irakurzaletasuna, gurasoen konplizitaterik gabe?"

Aurtengo Durangoko Azoka amaitu bada ere, Puntu EUS fundazioko Josu Waliñoren ustez, euskaldunontzako peregrinazio zita da.

Loading player...
|14/12/2017
"Herri txiki honetan mundu asko daude, eta asko ez dira inoiz gurutzatzen"

Abenduren 1ean, 'Ez dok hiru' ikustera joateko aukera izan zuen Leire Narbaizak euskaltegiko ikasleekin. Funtzioa hasi aurretik, Mikel Martinez aktoreak antzezlana Mikel Laboa zenari eskainiko ziotela iragartzean, ikasle batek Laboa nor zen galdetu zuen.

Loading player...
|13/12/2017
"Askotxo entzuten dut euskararen aurrerabidea babes eta kontserbazio-terminoekin defendatzen"

Euskalgintzaren bidea luzea izan da, eta izango da, eta Manex Agirreren ustez, egoeraren komenientziaren arabera jarri ahal zaizkio bide luze horri nahi diren adjektiboak: nekagarria, gogorra, etsipen-sorrarazlea, ilusioz beterikoa, ederra eta alaia...

Loading player...
|13/12/2017
"Ingurune digitalean euskara sustatzearekin bat dator Durangoko Azokako argazki bilduma"

Azkue fundazioko Iurdana Acasusok nabarmendu duenez, aurtengo Durangoko Azokak tokitxo bat egin dio euskarazko Wikipediari.

Loading player...
Página 1/ 58