Haren ustez, euskararen aldagaiari garrantzia aitortzen diotelako zenbait kontsumitzailek, eta horiek kanpainako giltzarri izatea planteatu dute. Bai Euskarari ziurtagiridun establezimenduen mapa jarriko dute kontsumitzaileen eskura, eta ostatu eta komertzio gehiago ere mapa horretara gehitzea sustatu nahi dute. Euskaraz lan egiteko gaitasuna duten langileek soinean eramateko bereizgarria ere diseinatu dute, kontsumitzaileei euskaraz aritu daitezkeela ikusarazteko.