“Gazteak euskara zabaltzeko agente aktibo izatea nahi da 'Salto! Gazte Topaketekin'”

Egun berezia omen da gaur UEMA Udalerri Euskaldunen Mankomunitatearentzat eta bertako kide diren 85 udaletako dozenaka gazterentzat. Izan ere, udalerri euskaldunetako gazteen topaketak antolatu dituzte lehen aldiz, eta gaur arratsaldetik igande arratsaldera arte, Orioko Itxaspe baserrian elkartuko dira guztiak.

Audio_placeholder

“Gazteak euskara zabaltzeko agente aktibo izatea nahi da 'Salto! Gazte Topaketekin'”

Loading player...
 Josu Labaka
Josu Labaka

'Salto! Gazte Topaketek' lehen aldia dute aurten, baina giltzarria den kezka eta ildo bati erantzuteko sortu dituzte UEMAkoek, Josu Labaka lehendakariak adierazi duenez: hizkuntzari eusteko hiztun komunitate kontzientziatua eta aktiboa izateak duen garrantzia. Gazteak kontzientziatzeko halako ekintzek duten garrantziaz ohartuta, Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak bereziki lagundu ditu topaketak.