|12/12/2018 13:14
Hara!, rock indartsuarekin bueltan da 'Errotak' diskoan

'Errotak', bigarren estudioko lana ari dira jendaurrean aurkezten Hara! taldeko lagunak. Taldekideak aurreko diskotik aldatu badira ere, «sustraiek berdina izaten jarraitzen dute» Jon Kirru Iparragirreren esanetan. Rockaren bidezidor ezberdinetatik eraman dituzte taldekideek kantuak.

Loading player...
|11/12/2018 14:42
Euskal Herriko Tritikixa Txapelketen bilakaera

Trikitixaren inguruko ezagutza zabaltzen lagundu digu Maixa Lizarribarrek azken urteotan euskal kantugintzaren atalean. Euskal Herriko Trikitixa Txapelketez aritu da oraingoan. 1979tik 1991ra egindakoak kaleratu dituzte berriki eta urtetik urtera izandako bilakaera nabari daiteke horietan. Eskerrik asko Maixa urte guzti hauetan egindako ekarpenagatik.

Loading player...
|07/12/2018 12:12
«Bakarka aritzen naizela, sakonera handia sentitzen dut kantuetan»

Lehen diskoa 1980an kaleratu zuenetik, etengabea izan du jarioa Ruper Ordorikak. Bere kantuak euskal kantugintzaren baitakoak dira, herri honen iruditerian eta kontzientzian geratu direnak. Errekaso baten gisan, emariak ez du etenik. Azken estudioko lana kaleratu du, 'Bakarka'. Gitarra eskuan, bere ibilbide ezaguneko hamabi kantu grabatu ditu.

Loading player...
|06/12/2018 17:49

Abenduaren 15ean itzaliko dugu Info7 Irratia eta bide luze honetan gure ondoan, bazkide zein kolaboratzaile moduan, izan zareten guztiei eskerrak emateko ordua heldu da. Agur bat da, baina  ez da agur tristea, proiektu berri baten mesedetan itzaliko dugu irratia. Iñaki Rifaterra artistarena da  'Guri, Zuri, Zubi' litografia, gure bazkide eta kolaboratzaileek jasoko dutena 13 urte hauetan, modu batean edo bestean, ondoan bidelagun izateagatik. 

Loading player...
|05/12/2018 20:50
 Euskalgintza eta feminismoa elkar hartuta

Agur Bira Euskaraldi betean abiatu genuen pasa den ostiralean, eta amaierak Bilbon harrapatu gaitu gaur, euskararen egunean. Bisita baliatu dugu Euskaraldian buru-belarri aritu diren bi pertsona esanguratsu elkarrizketatzeko: Lutxo Egia Euskaraldiaren lehen harrikada hura bota zuena, eta June Fernandez Bilboko Euskaraldiko hamaikako taldeko kidea. San Frantzisko auzoan elkartu da Jon Mikel Fernandez Elorz beraiekin. 

 

Loading player...
|05/12/2018 19:39
"Argala. Pensamiento en acción. Vida y escritos" liburuarekin iritsi da GARA Durangora

Jose Miguel Beñaran Ordeñana hil zutenetik 40 urte betetzear direla, "Argala" ri buruzko biografia sakon eta zabala osatu du Mertxe Aizpurua GARAko kazetariak. Durangon aurkituko duzue primizian. "Amaren Etxea. Euskal preso politikoen senideen historia bat", " ETAren zuzendaritzarekin azken elkarrizketa" eta "Armagabetzea. Euskal bidea" dira hedabide honen standean aurkituko dituzuen beste liburuak.

Loading player...
|05/12/2018 19:36
Extremaduratik Euskal Herrira etorri zirenak gogoan

"Malkoak lur antzuan" nobela besapean iritsi da Durangoko Azokara Toti Martinez de Lezea. Gerra zibilean eta ondorengo urteetan, gosetik eta beldurretik ihesi, Extremaduratik Bizkaiara etorri ziren milaka pertsonen migrazioa eta Euskal Herrian 60. hamarkadan, frankismoan, bizi zen egoera dira bi eskenatoki nagusiak.

Loading player...
|05/12/2018 19:31
Larrua, beira, egurra, forja, xaboia... Euskal Herriko artisautza tradizionala ere presente Durangon

Arbaso, Euskal Herriko Artisautza Tradizionala bizkortzeko elkartea, hogeitahirugarrenez presente da aurten ere Durangon. Uriko merkatu plazan 52 erakuslehio eta 11 gremio izango dituzue igandera bitarte

Loading player...
|05/12/2018 19:28
Ihes egitea ere zilegi da

Beldurrak, ametsak, kolpeak, ilusioa, gatazkak... Eskularru Beltzak sailean gazteenei mintzo zaie Jasone Osoro eta bere publikoaren kasuan ezinbestekoa izaki, entretenimendua eskeintzeaz gain, bizitzaz eta emozioez ere egiten die berba, beraiek identifikatu ditzaketen egoeren bidez. "Ihes" da saileko azken alea.

Loading player...
|05/12/2018 19:25
Nerea Mujika (Gerediagako presidentea): "Durangoko Azoka sormenaren lurraldea dela sinesten dugu"

Durangoko Azokak ateak zabaldu aurretik Landako eremuan elkartu gara Nerea Mujika Gerediaga elkarteko presidentearekin. 53. edizio honek eskeiniko duenari buruz aritu gara berarekin.

Loading player...
Página 1/ 91