|19/10/2017
"Euskaldunok enbaxadore digitala behar dugu Interneteko erraldoien aurrean ordezkatzeko"

Teknologiari buruzko hitzak egunero gehitzen ditugula gure hiztegira aipatu du PuntuEUS fundazioko Josu Waliñok.

Loading player...
|18/10/2017
"Kontu xeheak zainduta hizkuntza babesten da; toponimiak, adibidez, espazioen izpiritua adierazten du"

Eibarko Ibarkurutzeko iturritik gertu bizi izan da beti Leire Narbaiza, eta asko haserretzen da jendeak "La fuente de los cuatro caños" izendatzen duenean iturri hori.

Loading player...
|17/10/2017
"Badago euskararen aldeko diskurtsoa abertzaleengandik urruntzeko hautu kontzientea"

Euskalgintzaren tradizioari erreparatu dio Manex Agirrek gaurkoan, eta obsesio txiki batzuei begira jarri da.

Loading player...
|16/10/2017
"Hizkuntza bizia eta beharrezkoa dela sentitzeak eramaten du jendea hura ikastera"

Iraila igarota, amaitu da euskaltegietako matrikulazio kanpaina eta bolada hori Kataluniako prozesuarekin lotu du AEK-ko Mertxe Mugikak gurean.

Loading player...
|13/10/2017
 "Dekretuak aldatu arte, atzerri hizkuntzak euskara baino puntu gehiago ditu Nafarroan"

Administrazioan Euskaraz Taldeko Joseba Otanoren arabera, UPNko Gobernuari emandako gomendio berbera eman dio Nafarroako Arartekoak oraingo Gobernuari: Oposizio-lehiaketetan eta lekualdatze lehiaketetan atzerriko hizkuntzak ez daitezela euskara baino gehiago baloratu.

Loading player...
|12/10/2017
 "Hizkuntza komunitate orok eskubidea du bere sistema onomastikoari eusteko"

Nortasun agirian izen-abizenak euskaraz idazteko aukerari erreparatu dio Hizkuntza Eskubideen Behatokiko Haizpea Abrisketak. Halako kasu bat epaitegietaraino heldu da Bretainian, eta guraso batzuek ezin izan diote nahi zuten izena jarri semeari.

Loading player...
|12/10/2017
"Euskal musika kalitate onekoa eta estiloz ugaria dela erakutsi du Banden Lehiak"

Banden lehiaren bederatzigarren edizioari erreparatu dio Azkue Fundazioko Iurdana Acasusok. Euskal musika talde ez profesionalak sustatzeko helburua du lehiaketa horrek.

Loading player...
|11/10/2017
"Kolonizazioak lurrez desjabetu eta gutxiengo bilakatu ditu maputxeak beren etxean"

Garabideko Txema Abarrategi batu da gaurkoan gurera eta gurearen antzeko herri bati buruzkoak ekarri ditu, maputxeen herriari erreparatu dio. Gurean bezala, gutxiengo bilakatu direlako bertakoak kolonizazioaren ondorioz, eta horrek kaltetu duelako tokiko hizkuntza.

Loading player...
|10/10/2017
"Ez gara akuriak, pertsonak gara, komunikazioa da medikuaren tresnarik garrantzitsuena"

Osasun hezkuntzaz eta osasun hizkuntzaz hitz egin du OEE Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeko Iñaki Peñak gaurkoan. Aitor Montes familia medikuak 'Berria' egunkarian argitarautako artikuluari egin dio aipamena horretarako.

Loading player...
|09/10/2017
"Hika euskararen aberastasunaren adibidea da, batzuek hizkuntza pobretzat duten arren"

Hitanoaren erabilera murrizteaz hitz egin du Alex Artzelusek gaurkoan, besteak beste, Euskal Herriko zein eremutan erabiltzen den eta zeinetan ez azaldu du. Aditzaren aldaerak nolakoak diren ere azaldu du, euskalki bakoitzaren ezaugarriak kontuan izanda.

Loading player...
Página 6/ 58