"Kontu xeheak zainduta hizkuntza babesten da; toponimiak, adibidez, espazioen izpiritua adierazten du"

Eibarko Ibarkurutzeko iturritik gertu bizi izan da beti Leire Narbaiza, eta asko haserretzen da jendeak "La fuente de los cuatro caños" izendatzen duenean iturri hori.

Audio_placeholder

"Kontu xeheak zainduta hizkuntza babesten da; toponimiak, adibidez, espazioen izpiritua adierazten du"

Loading player...
Leire Narbaiza
Leire Narbaiza

Euskaraz ez zekien jende erdaldunak bataiatu omen zuen horrela, eta Eibarko euskaldun batzuk ere deitzen omen diote oker orain. Antzeko zerbait gertatu da Arratera bidean dagoen Errainaren etxearekin, gaztelaniaren eraginez, Erreginaren etxea izendatzen dela. Irurtzungo Bi haizperen edo beste zenbaiten adibideak ere ekarri ditu gogora.