"Umore gabe, zertarako egia? Urria eta azaroa topa eginez agurtuko dira Oihanederren"

GEU euskara elkartearen 25. urtemugari begira jarri da Ane Pedruzo gaurkoan. Larunbatean ospatuko baitu 25. urtemuga elkarte horrek. Igandean, berriz, Oihanederren Hysteron ikuskizuna hartuko dute. Giza harremanen inguruko gogoeta bat, norberaren espazio pertsonala eta gainerako gizakien espazio pertsonalaren arteko tentsioaren ingurukoa.

Audio_placeholder

"Umore gabe, zertarako egia? Urria eta azaroa topa eginez agurtuko dira Oihanederren"

Loading player...
Ane Pedruzo
Ane Pedruzo

Azaroaren 3tik 19ra bitartean, Gasteiz DA! Ahotsenea 10 urte izeneko erakusketa ikusgai egongo da. Hitz Adina Mintzo hizkuntza gutxituen zikloan munduko hizkuntza eraiki ezagunenaz hitz egingo du Aitor Aranak, esperantoaz. Eta SolasAlean elkarrizketa irekien zikloan Aitziber Garmendiaren musika, objektu eta askari kuttunak ezagutzeko aukera izango dute. Oier Araolaza dantzariak neguko festen iraganaz, orainaz eta etorkizunaz gogoeta egitera gonbidatuko ditu. Eta hilabete amaieran, Xabi San Sebastian bakarlaria, “Mursego” eta Harkaitz Canoren bisita izango dute.