Orain Presoak dinamikako kideen agerraldi bat, Donostian. (Jon URBE/FOKU)
Loading player...
Nekane Balluerka es la única aspirante a dirigir la UPV/EHU. (Marisol RAMÍREZ/ARGAZKI PRESS)

Ikasturtea martxan dute EHUn eta gaur Nekane Balluerka errektorearekin hitz egiteko aukera izan dugu. Uztailean plan estrategikoa onartu zuten eta horren bidez munduko unibertsitate onenen artean jarri nahi dute EHU. Enpleguaren kalitatea hobetu, nazioartekotzea, euskalduntzea, berdintasunaren aldeko politikak, ikerkuntza sustatu... gauza askoren gainean jardun dugu EHUko errektorearekin.

Loading player...
Kontseiluak agerraldia egin du mobilizazioa amaituko den lekuan, autobus geltokiko belardian. (Kontseilua)

Urriaren 27an, 17:00etan egingo den mobilizazioaren nondik norakoen berri eman du Kontseiluak. Kontseiluak aurreko astean Parlamentuan hizkuntza-eskubideak bermatzeko lege proposamena aurkeztu zuen.

Loading player...
Lakaxita migranteekin elkartasuna

Datua Jon Arangurenek eman digu Gakoa saioan. Irungo Harrera Sareko kidea da bera eta uda osoan zehar egindako elkartasun lanarekin “zoriontsu” dagoela kontatu digu. Izan ere, azken hilabeteotan LaKaxita Gaztetxea Irunetik igarotzen diren eta instalazio ofizialetatik kanpo geratzen diren ehunka pertsona babesteko inprobisatutako aterpea izan da. Orain ordea, uda amaitu eta egoera gogortzen ari dela kontatu digu.

Loading player...
Jon Gurrutxaga 'Kateak' azken lanarekin

Jon Gurrutxagak bere lan berria kaleratu du. Bi disko luze argitaratu ostean, formatu laburraren alde egin du oraingoan Elgoibarko musikariak. Lau abesti grabatu ditu Aieka estudioan, eta Gaztelupeko Hotsak zigiluak argitaratu du Lokatzetan Play biniloko single bildumaren barruan. Plazerrez, Jon Gurrutxaga izan da gure estudioan.

Loading player...
Gasteizko Parlamentuko delegaritza batek Kataluniako preso politikoak bisitatu ditu

Azken egunetan preso politiko kataluniarrak bisitatu ditu Gasteizko Parlamentuko Giza Eskubideen Batzordeko delegaritza batek, horien artean Jone Goirizelaia EH Bilduko parlamentariak. Egungo egoera politikoari buruz, urte hasieran euren aurka abiatuko den auzibidearen gainean zein egoera pertsonalaz hitz egiteko aukera izan dute. Bestalde, kartzeletako zuzendariekin ere batzartu dira. Kartzeletako eskumena «gure gain egotea» ezinbestekotzat jo du Goirizelaiak.

Loading player...
Le film collectif "Gure Oroitzapenak", créé par 12 réalisateurs, reflète l’univers de l’écrivain Joseba Sarrionandia, porté à l’écran pour la première fois. © Gastibeltza Filmak

Gaur estreinatuko da Joseba Sarrionandiaren obra literarioan oinarrituta 12 zuzendarik egin duten 'Gure Oroitzapenak' film kolektiboa zinemetan. Ipar Euskal Herriko pantailetan ikusi ahalko da datozen egunetan Gastibeltzak Filmaken eskutik. Katti Pochelu bertako kideak aurreratu digunez, Sarrionandia iruditan jartzeko bere poemak eta ipuinak eraman dituzte ikus entzunezkora. Hego Euskal Herrian hilaren 19an estreinatuko da zinemetan.

Loading player...

Aunque de forma indirecta, los resultados electorales en baviera han supeusto un duro golpe para la canciller Angela Merkel. Como pronosticaban casi todos los sondeos, se ha consumado la debacle de la Unión Social Cristiana (CSU) que ha perdido la mayoría absoluta y más de un 10% de votos, y del partido socialdemócrata (SPD), que ha caido hasta la quinta posición al ver cómo el apoyo recibido se reduce a la mitad.

Loading player...

Kaleko Urdangak taldearen azken LPa eta diskoa aurkeztu digute Ekaitz eta Aniotz 'biru' taldekideek. Hamar kantuz osatutako diskoa osatu dute eta Info7 Irratiko mikrofonoetara itzuli dira, 'Kaleko Mobida' irratsaioa egiten baizuten gurean. Indartsu, kazkamotzen kulturaren baitan punk oi! energikoa eginaz ikusiko ditugu oholtza gainean.

Loading player...

Garabidek, hizkuntza gutxituen biziberritze prozesuak bultzatzen dituen GKEk, 'Ahalduntzen: hizkuntza eta generoa' izeneko mahai-iingurua antolatu du biharko, ostiralerako Bilboko MUren Berrikuntza Faktorian. Iraitz Agirre dinamizatzaileak aurreratu digunez, hizkuntza biziberritzeak emakumearen ahalduntzeari egin diezaiokeen ekarpenari buruzko gakoak identifikatu, gogoetak partekatu eta elkarlanerako bideak aztertuko dituzte hizkuntza gutxituetako komunitateetako ordezkariekin.

Loading player...

Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartaren ordezkariek pobreziaren eta bazterkeria sozialaren aurkako Herri-Ekimen Legegilea (HEL) babesten duten 51.000 sinadura aurkeztu dituzte Gasteizko Legebiltzarrean. Bi lege eguneratzea proposatu dute. Alde batetik, 18/2008 diru sarrerak bermatzeko eta bazterketaren aurkako legea. Bestetik, 3/2015 Etxebizitza Legea. Aldaketa horien bidez gizarte babesaren sarea handitzea eta hobetzea defendatu nahi dute Bea Martxueta LABeko ordezkariak esan duenez.

Loading player...

Bi albiste azaldu dizkigu Uxune Martinezek, Zientzia Kaierako lagunak. Azken ikerketen arabera, sei zelula mota ditugu gorputzean eta orotara 30 bilioi bat zelula. Hauetatik gehienak globulu gorriak dira. Gorputzak berriak sortzen ditu oreka mantentzeko. Martinezek jorratu duen beste gaia, zaintzaren ingurukoa da. Eboluzioaren teorian, ingurunera ongi moldatzen ziren izakiak aurrera egiten dutela nabarmentzen da. Bizirik mantentzeko espezie bateko ahalik eta kopuru gehien egotea garrantzitsua da. Zaintzak eta estruktura sozial handiak eboluzioaren giltzarri izan ziren.

Loading player...

Tabakaleran dagoen Ubik liburutegia berezia da. Sorkuntzarako leku ezberdinak eskaintzen ditu eta milaka dira urtean hara joaten direnak. Langileak, bitartekariak, ordea ez daude euren lan baldintzekin pozik. Iñigo Otxotorenak salatu duenez, «goi mailako prestakuntza izanagatik ere soldata baxuak, ordutegi kaotikoak eta orohar baldintza kaxkarrak» dituzte langileek. Azpikontrataturik dago zerbitzua eta horrek zaildu egiten die euren lan baldintzetaz hitz egiteko bidea.

Loading player...

Behar bereziak dituzten gurasoen elkartea da Pausoka. Umeen beharrak asetu eta beraien bizi kalitatea hobetzea dute xede. Erakundeek finantzatzen ez dizkieten terapia ezberdinak eta erreabilitazio saioak bermatzen ditu elkarteak Amaia Irazustak jakinarazi duenez. Behar horiek asetzeaz gain, familiekin informazioa eta profesionalen arreta trukatzen dute. Halaber, jendartearen sentsibilizazioa dute xede, haur hauen integrazioa sustatze aldera.

Loading player...
Altsasuko Iñigo Aritza ikastolak antolatuko du igandeko Nafarroa Oinez. (Idoia ZABALETA / FOKU)

Altsasuko Iñigo Aritza ikastolaren alde izango da igandean Sakanako herrian Nafarroa Oinez. Ibai Iriarte ikastolako zuzendariak eguraldi ona izango denez, euskaltzale guztiak Altsasura gonbidatu ditu. Lau kilometro eta erdiko ibilbidean zehar, lau gune izango dira eta herriak zein ikastolak behar duen berotasuna ematera animatu ditu entzuleak.

Loading player...

Programazio aldaketa

Berriki eman dugu albistea: Info7 irratia itzali egingo dugu datorren abenduaren 15ean beste irrati proiektu berri baten mesedetan. Itxiera dela eta, programazioan aldaketa batzuk egin ditugu. Arratsaldean EZ DA  ALBISTEGI ZERBITZURIK eskainiko.

SOZIOEKONOMIA
[ANÁLISIS]¿Son 900 euros suficientes para vivir?

INFO7 IRRATIA
Loading player...

Esta mañana, en la tertulia económica de los miércoles, Angel Toña y Asier Imaz han reflexionado en torno al acuerdo presupuestario entre PSOE y Podemos a nivel del Estado español y más concretamente, sobre el aumento del Salario Mínimo Interprofesional a los 900 euros mensuales.

KALEGORRIAN
Zer esan nahi du elikagai bati intolerantzia izateak?
NEREA SEGURA
Loading player...

Elikagaiei intolerantzia izateak digestio aparatuan du eragina. Alergia izaterakoan berehalako erreakzioak izaten ditugu, baina elikagaietatik zein airetik hartu ditzazkegu alergiak Nerea Segura nutrizionistaren esanetan. Intolerantzien diagnostikoa beti medikuek egin behar duela aldarrikatu du Segurak, besteak ez direla fidagarriak.

EUSKAL KANTUGINTZA
Euskal poeta kantatuen zerrenda
ANDONI TOLOSA
Loading player...

Andoni Tolosa 'Morau'k euskal poetarik kantatuenen zerrenda egin digu. Zeinen poemak ote gehien musikara eramanak? Zazpi euskal poeten zerrenda.

Orain hamahiru urte, Aztibegia elkarteak Info7 irratia martxan jarri zuenean, helburu nagusi bat jarri zion bere buruari: FMz emititzeko legaltasun osoa izango zuen Euskal Herri mailako irrati proiektu bat sortzea. Urtetako lanaren ondorioz, legaltasun osoz jarduteko baldintzak lortu dira Hego Euskal Herrian, honenbestez, Aztibegia elkarteak erabaki du, Info7 irratiaren etapa itxi, jauzi bat eman, eta irrati proiektu berri bat sortzeko lanean murgiltzea.

Loading player...
Stuntman
Loading player...

Aurten, 55 urteren ondoren emakume batek fisikako nobel saria jaso du, Donna Strickland-ek. Fisikako nobel saria jaso duen historiako hirugarren emakume sariduna izan da. Azken urteotan, gero eta gehiago jartzen dira auzitan nobel sariak emakumezkoak baztertzeagatik. 1901etik 17 emakumezko besterik ez dituzte saritu zientzietako hiru kategorietan.

Loading player...

Suediako Seventh Wonder taldearen "Tiara" diskoa izan dute protagonista, nazioarteko nobedadeen artean. Thorium, Dynazty, Mob Rules eta Michael Romeo banden berriena ere eskaini dute. Herriko Burdina atalean, aldiz, Bilboko Valkyria taldearen "Tierra Hostil" diskoa nabarmendu dute, The Wizards eta Kartzarot banden doinuekin batera.

Bat egin heavy metalarekin!

Loading player...

Reggae digitala edo elektronikoa entzuteko aukera izan dugu Revolutionary Grooves irratsaioan, artista hauek izan dira entzungai: El Fata, Soom T, Kanka , Blaze Dem , Disrupt , Dressla , Pupajim, Illyah , Ltd. Candy...

Loading player...

Aste honetan bi single berri ekarri ditugu nobedadeen txokora. Biak kataluniatik datoz: The Kinky Coo Coo's eta The Penguinsen azken lanak. Gero katalunian jarraitu dugu Dr Calypsoren azken bira aipatzeko eta EHn izango dituzten bi boloak aipatzeko. Bukatzeko Boogaloo pixka bat.

Loading player...
 NG SAMPLES
 16. Rounda!
NG Samples
Loading player...

KALEGORRIAN
Arrate Illaro [Euskaraldia]: «Euskararen erabilera hazteko gauza berriak egiteko beharra daukagu»
INFO7 IRRATIA
Loading player...

Hoy se cumplen 20 años de la firma del Acuerdo de Lizarra-Garazi por parte de los partidos PNV, HB, EA, IU, AB, Zutik y Batzarre, los sindicatos ELA, LAB, EHNE, ESK, STEE, Ezker Sindikala e Hiru, y un nutrido grupo de agentes sociales. Hemos recuperado la entrevista realizada en mayo a Rafa Diez, secretario general de LAB en aquella época, sobre este histórico acuerdo.

 

 

Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak (Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak) diruz lagundua
Cookies icon

Cookien erabilpena. info7.eus-k bere cookiak eta hirugarren batzuenak erabiltzen ditu nabigazio esperientzia hobetzeko, azterketa analitikoak egiteko eta intereseko edukiak eta publizitatea eskaintzeko. Nabigatzen segituz gure cookien politika onartzen duzula ulertuko dugu.

Uso de cookies. info7.eus utiliza cookies propias y de terceros para mejorar la experiencia de navegación, realizar analíticas y ofrecer contenidos y publicidad de interés. Al continuar con la navegación entendemos que aceptas nuestra política de cookies.