|2016/03/16
"Euskarak gutxirako balio duela esaten die hizkuntza paisaiak umeei, anekdota hutsa dela"

7 urteko iloba irakurtzen ikasten ari dela eta, haurrez eta hizkuntza paisaiaz hitz egiteko tartea hartu du Leire Narbaizak. Ilobak egunetik egunera letren arteko loturak geroz eta hobeto egiten baditu ere, eta horrek poza ematen badio ere, paisaia linguistikoa zein erdalduna den ohartzeko balio izan dio.

Loading player...
|2016/03/15
"Euskararen aurrerabidea edonork eragin dezake: lantokian, kuadrillan, kirol taldean..."

Aktualitatean dagoen euskalgintzaren norabideari buruzko eztabaida oso ariketa interesgarria, aberatsa eta beharrezkoa iruditzen zaio Banaiz Bagara elkarteko Petra Elserri.

Loading player...
|2016/03/15
"Jauzi kuantitatibo eta kualitatiboetarako hizkuntza agenda politikoaren erdigunean jarri behar da"

Euskalgintzan azken boladan zabaldutako ziklo aldaketaren ideiaz hausnartu du Kike Amonarrizek. Batzuek bidegurutzeez hitz egiten dutela, besteek errotondez... baina guztiek bat egiten dutela ziklo aldaketaren ideiarekin uste du Amonarrizek.

Loading player...
|2016/03/14
"Biziberritze esperientziak trukatzea gakoa da gure egitekoari hobeto erantzuteko"

Garabideren izenean, EMUN kooperatibako Igone Baztarrikak eta Olatz Olasok hausnarketa eskaini digute. Hizkuntzaren biziberritzean lanean ari direnei erreparatu diete, eurek eremu horretan modu profesionalean aritzeko aukera baitute.

Loading player...
|2016/03/14
"Norbanakoen aktibazioz dimentsio kolektiboa duten dinamikek ematen dituzte emaitzak"

Ramadan linguistikoaren kontzeptua Lutxo Egiak baliatu zuen, hizkuntza hegemonikoari uko egin eta euskaraz bizitzeko ahalegina egin baitzuen hilabete bateko performancean. Horri heldu dio Nestor Estebanek eta gogora ekarri du EHE Euskal Herrian Euskarazek joan den abenduaren 3an egindako deiari erantzunez hainbat herritan euskara hutsez bizitzeko ahalegina egin zutela herritar askok.

Loading player...
|2016/03/11
"Euskararen krisi aktiboaz ari garen honetan, Araban, hausnarketa guneak sortzen ari dira"

Euskararen inguruko albiste onak Arabatik datozela iritzi dio Bai Euskarari ziurtagiriko Rober Gutierrezek.

Loading player...
|2016/03/10
"Preso arrunten haurrek ere maite dituzte pailazoak eta euskaraz dakizkite haien kantak"

Granadako espetxean astean bitan elkartzen ziren Oskarbi, Antton eta Zohargi txikiaren istorioaz aritu da Aiora Zulaika Katxiporretarra.

Loading player...
|2016/03/09
"Batuaren izenean, Iparraldean ulertu ezin diren espainierazko hitzak sartu ditugu"

Euskara batua sortu zenetik ia mende erdia igaro denean, sortutakoaren eraginkortasuna baloratzeko aukera baliatu du Alex Artzelusek.

Loading player...
|2016/03/08
"Paradoxikoa da Europak hainbat eskubide bermatzeko duen ardura eta hizkuntza eskubideekiko duen axolagabekeria"

Urrun dagoela pentsatu arren, Bruselako erabakiek gugan duten eraginari heldu dio euskararen gizarte erakundeen Kontseiluko Paul Bilbaok.

Loading player...
|2016/03/07
"Eima katalogoko 'Estekak' orrian katalogatutako nahiz erreferentziadun materiala dago"

Eima katalogoaren 'estekak' orrian dauden baliabideez hitz egin du Fernando Berrizbeitiak.

Loading player...
Orria 43/ 58