Kike Amonarriz
Kike_amonarriz
"Jauzi kuantitatibo eta kualitatiboetarako hizkuntza agenda politikoaren erdigunean jarri behar da"

Euskalgintzan azken boladan zabaldutako ziklo aldaketaren ideiaz hausnartu du Kike Amonarrizek. Batzuek bidegurutzeez hitz egiten dutela, besteek errotondez... baina guztiek bat egiten dutela ziklo aldaketaren ideiarekin uste du Amonarrizek.

Loading player...
2016/03/15

Horren erakusle omen dira, besteak beste, Berrikasi eta berrikusi, Eta hemendik aurrera zer? txostenek nahiz Euskara biziberritzen jarraitzeko erronkak jardunaldiak eta euskararen gizarte erakundeen Kontseiluko barne hausnarketak. Aurrera begira jarrita, D ereduan hezitako belaunaldiaren joeran kokatu du gakoa Amonarrizek. Horiek euskaraz biziko direla ziurtatzeko, erabilera dinamikak eragitea, ilusio berriak piztea nahiz lan moldeak, diskurtsoak eta metodologiak berritu zein egokitzea beharrezkotzat jo du.

ERLAZIONATUTAKO ALBISTEAK