"Norbanakoen aktibazioz dimentsio kolektiboa duten dinamikek ematen dituzte emaitzak"

Ramadan linguistikoaren kontzeptua Lutxo Egiak baliatu zuen, hizkuntza hegemonikoari uko egin eta euskaraz bizitzeko ahalegina egin baitzuen hilabete bateko performancean. Horri heldu dio Nestor Estebanek eta gogora ekarri du EHE Euskal Herrian Euskarazek joan den abenduaren 3an egindako deiari erantzunez hainbat herritan euskara hutsez bizitzeko ahalegina egin zutela herritar askok.

Audio_placeholder

"Norbanakoen aktibazioz dimentsio kolektiboa duten dinamikek ematen dituzte emaitzak"

Loading player...
Nestor Esteban
Nestor Esteban

Euskararen alde egotetik egiterako pausoa eman behar dela uste du, eta adibide gisa baliatu du Egia euskaraz dinamika. Gogora ekarri ditu, nola ez, hizkuntza aktibismorako tailerrak ere. Horiek guztiek bide berriak irekitzen dituztela uste du, bulegoetan euskararen egoeraz hausnartzen ari diren inteligenteek baino gehiago.