|2016/03/31
"Euskararen arnasgune diren udalerriak zaintzeko lege babesa ezinbestekoa da"

Aurreko agintaldian udalak euskalduntzeko lanaz gain, udalerriak ez erdalduntzekoari heltzea erabaki zuen UEMA Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak. Josu Labaka lehendakariaren hitzetan, 'Lurraldea eta hizkuntza' jardunaldiek agerian utzi dute udalerrien erdalduntzea, baita horretan hirigintza planek eragin zuzena dutela ere. Hargatik, legealdi honetan udaletako hautetsi teknikariek eragin linguistikoa baloratzeko tresna ezagutzea nahi dute, baita erakundeek aipatu tresna aplikatzeko aukera izatea ere. Baztango eta Orioko udalek egin dituzte lehen urratsak eta gaiak eztabaida ere eragin du, eta horrek egin beharreko pedagogia lana uzten du agerian Labakaren ustez.

Loading player...
|2016/03/30
"Irakurle Digitalak ohiko formatuko euskara, gaztelania eta ingelesezko dokumentuetarako balio du"

Elhuyarreko Hizkuntza eta Teknologia unitatekoek Hezkuntza Saileko Berritzegune Nagusiarentzat egin duten Irakurle Digitalari buruz hitz egin du Saroi Jauregi Aiestaranek, unitate horretako komunikazio arduradunak.

Loading player...
|2016/03/29
"Hizkuntza aktibismoak dimentsio kolektiboa hartuz gero, errotik aldatuko dira hizkuntza jokaerak"

Euskararen inguruko mezu ezkorrak nagusi diren honetan, gehiegizko pesimismoa etsigarria izan daitekeela uste du Karmelo Ayestak.

Loading player...
|2016/03/29
"Ezin dugu seme-alaben hizkuntza ohitura erabaki, baina oinarri on bat eskain dezakegu"

Seme-alabek lagun artean geroz eta erdara gehiago erabiltzen dutela ohartzen diren gurasoentzako aholkuak eman ditu Iñaki Eizmendik.

Loading player...
|2016/03/23
"Egun bat Poziktibistanen: Don't worry, be pozik, don't worry, be txantxangorri"

Poziktibistanen gertatzen diren hainbat egoeraren adibideak aipatu dizkigu Martin Kittok gaurkoan: Hernanin euskarazko errotulu baten gainean eskuz idatzitako gaztelaniazko esaldia.

Loading player...
|2016/03/22
"Euren ofizioan oso-oso onak direlako zenbaitek ez dute euskaraz ikasteko asmorik ere"

Umetatik omen dakigu ezaguera guztiek ez dutela berdin balio, hala uste du Eneritz Albizuk.

Loading player...
|2016/03/21
"Euskaraz bizitzeko ezinbestekoa da espazioak euskalduntzea, baita birtualak ere"

Sare sozialek irekitako bideez eta horiek Interneteko erabiltzaileei zabaldu dizkieten aukerez hitz egin du Hizkuntza Eskubideen Behatokiko Garbiñe Petriatik.

Loading player...
|2016/03/18
"Ez dok malefizio, eta badok hamahiru edo hamaika kontu errateko eta olerki errezitatzeko"

Haren arbaso euskaldunez oroitu da gaur Ainara Maya, aitaren aldeko aitona artzain amaiurtarra omen zuen, bertsozale eta bertsolaria. Askorik ezagutu ez bazuen ere, harengandik jaso zituen lurrarekiko atxikimendua eta bertsozaletasuna.

Loading player...
|2016/03/17
"Mataza zabal eta konplexuagoan kokatu behar lirateke euskal irratiak"

Euskarazko irratigintzari heldu eta galdera bat planteatu dute Jone Goirigolzarrik eta Xabier Landabideak: "Zergatik jarraitzen dugu irratiok irrati-uhinen bidez soilik emitituko bagenu bezala pentsatzen?".

Loading player...
|2016/03/17
"Bihotzak euskara baliotsua dela diosku, ekonomikoki ere hala da"

Euskararen dimentsio ekonomikoari begira jarri da Azkue Fundazioko Iurdana Acasuso.

Loading player...
Orria 42/ 58