|2016/04/12
"Dugun hizkuntza eta kultur aniztasunak euskararentzat erronka berriak dakartza"

Iker Martinez de Lagos euskaltzaleen Topaguneko kidea iritzi emaile gisa estreinatu da gurean. 'Zubideiak' proiektuari buruz hitz egin digu, euskara, aniztasuna eta bizikidetza ardatz hartuta, maiatzaren 7rako antolatzen ari diren gune irekiaz. Bertaratzen diren guztien artean elkarrizketa sozial bat izatea da gune horren helburua, euskara hainbat modutara bizi, erabili eta sentitzen dutenen arteko ariketa egin nahi dute: euskaltzaleak, euskaraz jakin arren erdaraz bizi direnak, euskara urrunetik bizi dutenak nahiz etorri berriak.

Loading player...
|2016/04/12
"Hizkuntza komunitate indartsuak kanpoko aldaketentzat harresi efektua egin dezake"

Duela gutxi soziolinguistikako ikastaro batean ikasitakoak entzuleekin partekatu nahi izan ditu Alex Artzelusek. Hizkuntzaren prestigioa bizirauteko garrantzitsua dela nabarmendu du, hasteko, eta telebistan inozokeriak esaten dituzten prestigiodunen hizkuntza ez dela gurea gaitzetsi du.

Loading player...
|2016/04/11
"Ikastoletako haurren trukeak balio du euskara erabilerarako eta Euskal Herriaren ezagutzarako"

Kanboko eta Tolosako ikastoletako haurrak trukea egiten ari dira, Kanboko Xalbador Kolegioko ehun bat ikasle Tolosako Laskorain ikastolakoen etxeetan dira egunotan, Aiora Zulaika katxiporretarrarenean, besteak beste. Euskararen erabilera indartzeko nahiz Euskal Herriaren ezagutzan sakontzeko interesgarria da trukea, Zulaikaren hitzetan.

Loading player...
|2016/04/08
"Europako hizkuntza gutxituek aurrera egin ahala, euskarak ere egingo du"

Nazioarteko 'Korrikei' begira jarri da Kike Amonarriz gaurkoan.

Loading player...
|2016/04/07
"Konponbide prozesuko hizkuntzaren garrantziak eragiten du konponbide osteko garapenean"

Egunotan, hizkuntza gutxituen alde lanean diharduten eragileekin biltzeko aukera izan du euskararen gizarte erakundeen Kontseiluko Paul Bilbaok, besteak beste, Irlandan gaelikoaren alde dihardutenekin.

Loading player...
|2016/04/06
"Gasteizko Legebiltzarrak, Lakuako gobernuak eta Osakidetzak ez dute esandakoa bete"

Euskal osasun sisteman erdarak agintzen duela salatu du Aitor Montes familia medikuak.

Loading player...
|2016/04/05
"Gutxituak hiztunak gara. Gure burua gutxitzeko ez dugu besteren laguntzarik behar"

Aste Santuko oporretan seme-alabekin izandako pasadizoen berri ekarri du Manex Agirrek. Izan ere, Agirreren ustez jende ezezagunak haurrekin hitz egiteko duen joera nahiko ohikoa da, eta hori gertatu zaie "Espainia elebakarrera" egindako bidaian. 

Loading player...
|2016/04/05
"Haur eta gazte literaturako euskal erreferentziak erraz topa daitezke Eima katalogoan"

Eima katalogoko materietik haur eta gazteentzako euskarazko literatur lanak nabarmendu ditu Fernando Berrizbeitiak. Gainera, nabarmendu du adin tartearen eta gaiaren arabera sailkatuta daudela, eta irakasleek landu nahi duten edukiaren araberako lanak topatzeko erraztasunak dituztela.

Loading player...
|2016/04/04
"Egunerokoan, hamaika txikikeriatan huts egiten dugu euskaraz bizi nahi dugunok"

Hizkuntza eskubideen inguruan, hainbat gai potolori erreparatzen diogula uste du Aitor Abaroak, baina Aste Santuan txikikeriei erreparatu omen die berak.

Loading player...
|2016/04/01
"Adostu behar dugu euskararen auzia elkarbizitza zutabea dela"

Azken aldian euskararen inguruko albisteak zeresana ematen ari direla iruditzen zaio AEK-ko Mertxe Mugikari. Hezkuntza komunitateko datuei heldu die, euskararen arloak aurreko neurketan baino emaitza kaskarragoak izan dituelako 2015eko kurtsoan, Araba, Bizkai eta Gipuzkoako LHko 4. eta DBHko 2. mailako ikasleei egindako probetan oinarrituta. Zenbaki eta grafikoekin ezin dela tematu uste du Mugikak, baina emaitza kaskarren erantzukizuna ez dela hezkuntza arautuarena soilik iruditzen zaio. Hain justu, hezkuntza zentrotik irtetean kalean topatzen duten hizkuntzak asko eragiten dielakoan dago, hargatik, eskolak gaindituko dituen estrategia beharrezkoa delakoan dago.

Loading player...
Orria 41/ 58