Beste hizkuntza komunitateek normalizazioan egiten dugun lanetik zer ikasia badugun arren, geure prozesua ere bada eredugarria nazioartean. Hain justu, esportatu dugun adibiderik politenetakoa bi urtez behin egiten den Korrikarena dela uste du, eta, besteak beste, Irlandan, Bretainian nahiz Korsikan egiten diren antzeko dinamikak ekarri ditu gogora. Hain justu, gaelikoaren aldeko Rith lasterketa amaitu berri da, galegoaren aldeko Correlingua hastear da, eta katalanaren aldeko Correllenguaren lehen berriak agertzen hasi dira. Batzuek eta besteek dituzten berezitasunez nahiz atxikimenduaz hitz egin du, baina guztiei arrakastarik handien desiratu die.