Ordaindu beharreko albiste batean sartu zara eta zure kontu pertsonaleko klik bat kontsumitu duzu.
"Euskarak gutxirako balio duela esaten die hizkuntza paisaiak umeei, anekdota hutsa dela"
7 urteko iloba irakurtzen ikasten ari dela eta, haurrez eta hizkuntza paisaiaz hitz egiteko tartea hartu du Leire Narbaizak. Ilobak egunetik egunera letren arteko loturak geroz eta hobeto egiten baditu ere, eta horrek poza ematen badio ere, paisaia linguistikoa zein erdalduna den ohartzeko balio izan dio.
"Euskarak gutxirako balio duela esaten die hizkuntza paisaiak umeei, anekdota hutsa dela"
Loading player...
Lehendik bazekien arren, dendetako kartel denak ez daudela euskaraz berretsi du, ezta komertzioetako nahiz kaleetako panel eta afitxak ere. Paisaian gaztelania nagusi izanik, haurrei mezu argia bidaltzen zaiela uste du Narbaizak, euskara anekdota dela hizkien itsaso erraldoian.