|30/09/2015
Aldarriaren biribilgunetik, erabakiaren irteerara

Herritarren konplizitateak landu, borondateak ehundu eta orain borondate hori nola gauzatu erabakitzeko Eskura izeneko hausnarketa abiatu du Gure Esku Dagok. Azaroaren 21ean herrietan jasotako ekarpenekin determinazioz erabakitzeko urratsak aukeztuko ditu dinamika herritarrak. Angel Oiarbidek gurean "aldarrikapenaren biribilgunetik erabakiaren irteera diseinatzeko fasean gaudela" esan du.

Loading player...
|30/09/2015
Lan munduan euskara indartzeko asmoz Euskaragileak batzordea sortu dute

Euskaragileak batzordea aurkeztu zuen atzo Kontseiluak. Euskaraz saldu eta lan egin nahi duten enpresen sarea indartzeko eta beren ereduak ezagutarazteko helburuarekin sortu dute lantaldea eta hizkuntzaren normalizazioan aitzindari diren hamahiru enpresak osatzen dute.

Loading player...
|30/09/2015
“Euskal Herriko mugimendu feministak loraldia bizi du”

Emakumeen Mudu Martxak ez du atsedenik hartzen eta gaur Donostiara helduko da. Bertan, harrera berezia prestatu diote Donostiako mugimendu feministako kideek.

Loading player...
|30/09/2015
¿Para que una candidatura unitaria en Euskal Herria?

Hoy, en Kalegorrian, hemos estrenado tertulia con la periodista de GARA Iraia Oiarzabal y el presidente de Antxeta Irratia Agus Hernan.

Loading player...
|29/09/2015
"322 biztanle ditu Lekarozek, eta 232 etxebizitza egitea astakeria da"

Baztango Lekarozen Udalez Gaindiko Proiektu Sektorialaren bitartez, golf zelaiak dituen 232 etxebizitzako bizigunea egin nahi dute, Aroztegia proiektu gisa ezagutzen dena. Miren Meoki Lekarozko alkateak ohartarazi du "egitasmo espekulatzailea da, ondorio kaltegarriak ekarriko lizkiguke eta herritarron hitza ez da kontuan hartzen"

Loading player...
|29/09/2015
Independentzia ezkerrera doa Katalunian?

[TERTULIA] Igandeko hauteskunde emaitzen ondoren CUP alderdia bilakatu da giltza Kataluniako independentziarako prozesuan. Indar independentistek nola kudeatuko dute presidentearen izendapena? CUP alderdiak zer garrantzia hartu du? Independentzia ezkerrera doa? Galdera horiek jarri dizkiegu mahai gainean Axier Lopez eta Ixabel Etxeberriari.

Loading player...
|29/09/2015
Emakumeek frankismoari planto

Emakumeak etxeko eremura mugatzea, antisorgailuak debekatzea eta abortatzeagatik zigorra, soldata kobratzeko gizonaren baimena behar izatea...eskubide urraketa hainbat ekarri zituen frankismoak herritar guztientzat baina bereziki emakumeentzat. Frankoren agintaldi hari hiru emakumeren begietatik begiratu diogu gaur; eremu pertsonalean zein politikoan erregimen hari planto egin zioten Ino Galparsoro, Garbiñe Biurrun eta Pilar Antsoategi izan dira gurean.

Loading player...
|29/09/2015
Zein harrera egingo diote Emakumeen Mundu Martxari Leitzan?

Iritsi da Euskal Herrira Emakumeen Mundu Marxa eta Kalegorrian saioan jarraipen berezia egingo diogu ibilbide osoan zehar. Gaur eguerdian Leitzara iritsiko dela probestuz, bertako mugimendu feministako kide den Oihana Iraola elkarrizketatu dugu.

Loading player...
|29/09/2015
Pello Urizar: “La nación foral de Urkullu es otra vuelta en la misma rotonda”

Esta mañana en Kalegorrian Pello Urizar ha valorado los resultados electorales del domingo en el Principat de Catalunya.Preguntado sobre porque en Euskal Herria no se inicia un proceso similar al catalán, el parlamentario de EH Bildu y secretario general de EA ha afirmado que “en Euskal Herria en algo no estamos acertando”.

Loading player...
|28/09/2015
Eta orain zer Katalunian eta EHn?

[TERTULIA] Kataluniako atzoko hauteskunde emaitzak aztertzearekin batera aurrera begira jarri gara Gaizka Aranguren, Mertxe Aizpurua eta Gaizka Amondarainekin. Nola kudeatuko dituzte orain emaitzak independentistek? Zein izango dira hurrengo urratsak? Eta Euskal Herrian zein aukera ditugu bide propio bat jorratzeko? Zer dugu ikasteko Kataluniatik?

Loading player...
Page 193/ 198