“Euskal Herriko mugimendu feministak loraldia bizi du”

Emakumeen Mudu Martxak ez du atsedenik hartzen eta gaur Donostiara helduko da. Bertan, harrera berezia prestatu diote Donostiako mugimendu feministako kideek.

Loading player...
Emazteen Mundu Martxa urriaren 4an bukatuko da Bilbon. ©Isabelle Miquelestorena
Emazteen Mundu Martxa urriaren 4an bukatuko da Bilbon. ©Isabelle Miquelestorena

Arratsaldeko 18:00etan Martuteneko espetxetik bizikleta martxa egingo dute erdigunera eta 18:30tan ongi etorria jendetsua egingo diote Donostiako Bulebarrean. Karabana feministari harrera egiteko Gipuzkoako hiriburuan prestatu dutenaz galdetu diogu goizean Nagore Iturriotzi.