Lan munduan euskara indartzeko asmoz Euskaragileak batzordea sortu dute

Euskaragileak batzordea aurkeztu zuen atzo Kontseiluak. Euskaraz saldu eta lan egin nahi duten enpresen sarea indartzeko eta beren ereduak ezagutarazteko helburuarekin sortu dute lantaldea eta hizkuntzaren normalizazioan aitzindari diren hamahiru enpresak osatzen dute.

Loading player...
Kontseiluko eta Euskaragileak batzordean parte hartzen duten enpresetako ordezkariak, Donostian. (ARGAZKI PRESS)
Kontseiluko eta Euskaragileak batzordean parte hartzen duten enpresetako ordezkariak, Donostian. (ARGAZKI PRESS)

Hortaz, lan munduan euskara indartzeko helburuarekin sortu den ekimen berri hau gertuagotik ezagutzeko Paul Bilbao Kontseiluko idazkari nagusiarekin hitz egin dugu Kalegorrian saioan.