Emakumeek frankismoari planto

Emakumeak etxeko eremura mugatzea, antisorgailuak debekatzea eta abortatzeagatik zigorra, soldata kobratzeko gizonaren baimena behar izatea...eskubide urraketa hainbat ekarri zituen frankismoak herritar guztientzat baina bereziki emakumeentzat. Frankoren agintaldi hari hiru emakumeren begietatik begiratu diogu gaur; eremu pertsonalean zein politikoan erregimen hari planto egin zioten Ino Galparsoro, Garbiñe Biurrun eta Pilar Antsoategi izan dira gurean.

Loading player...
@kalegorrian
@kalegorrian

Txiki eta Otaegiren fusilamenduen harira frankismo garaiei begira gaude egun hauetan. Gaurkoan ordea, emakumeen begietatik begiratu diogu garai hari. Francoren diktadurak pertsona guztientzat eskubide urraketa suposatu bazuen emakumeentzat are urraketa handiagoa ekarri baitzuen. Atzoko enborrak, gaurko ezpalak dokumentalean parte hartu duten Ino Galparsoro, Pilar Antsoategi eta Garbiñe Biurrunekin hitz egin dugu. Hirurek euren eremutik planto egin zioten frankismoari. Hemen ikusi daiteke Ekai Centerrek egindako dokumentala.